Gaurko urrezko kantua Kea izan da, joan den udazkenean Zea Mays taldeak Atera izeneko bilduman. Aiora Renteria euskal kantagintzan ahotsik eta mirestuenetakoa dugu. Disko honetatik beste abesti bat ere entzun dugu, Zintzilik hain zuzen ere, Sarriren hitzekin egindakoa. 1966an Newcastleko The Animals rock-blues taldea desegin zen, bi urteko ibilbide arrakastatsuaren […]

Hervé Bourhis eta Brünok 2016an frantsesez argitaratu zuten Le petit livre de la Black Music liburua, Dargaud argitaletxean. Geroztik italieraz, ingelesez eta, oraintsu, espainieraz ere (NORMA argitaletxean) eskuragarri dugun liburu honek gidoia eman digu AEBetako blues, rhythm and blues, soul, funk, hip-hop eta beste estilo batzuk aztertzeko eta baita kantu […]

Aste honetako Soinugelan azken lau hilabeteetan zendu diren musikariak gogoratu nahi ditugu, haietako bakoitzaren kanta bat entzunez. Batzuk zuzenean hil dira Covid 19 birusaren erasoaren ondorioz, eta gainerakoak beste gaixotasun batzuek jota, baina guzti-guztiak konfinamendu garaian joan zaizkigu. Hona, beraz, gorazarre egin nahi diegun musikari hilen zerrenda aski luzea: Joseph […]

Berriro saio luzeagoen formatua berreskuratzen joango gara hemendik aurera eta, gaurkoan, ordubeteko saio ez-hain-luze honetan, betaurrekodun musikari eta kantariak izango ditugu hizpide. Hasteko, etxeko betaurrekodunak ez genituen ahaztu gure 20. urteurrena ospatzeko atera genuen diskoan. Hala, Gora gu eta gutarrak abestian “Apoloren antiparrak” aipatzen zituen Joxemi Larrabeiti letragileak. Jabier Lauzurika, […]

Aurtengo maiatzaren 8an 50 urte bete dira The Beatles taldeak bere azken diskoa plazaratu zuela. Let It Be disko gogoangarria izan zen. Egia esan, ordurako taldeko partaideen arteko harremanak hoztu samartuta zeuden, nekatuta ere bazeuden, eta aspalditxo zen zuzeneko emanaldirik egiten ez zutela. Taldekide gehienek hurbil ikusten zuten elkarrekin eginiko […]

Ez zirudien Georgia estatuko Macon herrian jaiotako mutiko hark bide oparorik egin zezakeenik Amerikako Estatu Batuetako musikaren esparruan, txikia, beltza eta homosexuala zelako. Izan ere, azken bi ezaugarri horiek aski eta sobera ziren iragan mendearen erditsuan gizarte arrazista eta homofobo hartan baztertua eta jazarria izateko. Alabaina, eragozpenak eragozpen, mutiko hura […]

Sarritan ahalegindu gara euskaldunok gure herriaren luze-zabalei neurria hartzen eta horretarako galderak egin ditugu. Baita musikan ere. Musikan ezagunenak, Benito Lertxundiren harako Zenbat gera hura eta Tapia eta Leturiaren honako Aritmetika arazoak hau. Pedrok bigarren hau aukeratu du gaurko Urrezko kanta modura, euskaldunok noizean behin galdera bera errepikatu behar dugulakoan. […]