Gaurko urrezko kantua Stephen Fosterrek 1854an argitaratu zuen Hard Times Come Again No More, aspaldiko klasikoa dugu, une latzetan behartsuek nekez bizirauten dutela kontatzen diguna. Guk gaur entzun dugun bertsioa aurten Bill Frisellek kaleratu duen Harmony bilduman dago. Hau Frisellek Blue Note disko etxerako egin duen lehendabiziko grabazioa da. Bertatik […]

Txuma Murugarren (Errenteria, 1964) Sasoi Ilunak taldeko abeslaria izan zen 90eko hamarkadan, baina 200. urtean bakarkako ibilbide emankor eta sendoa hasi zuen. Geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, jite amerikarreko pop-rock akustikoa, giro ilun eta dekadenteak eta Europako ekialdeko kabareterako eta ijitoen musikarekiko lilura batuz. Hitzen egile gisa ere nabarmendu da […]

Gaurko urrezko kantuek Komunean dute ezaugarri erotikoa. Lehenengoa Hego Karolinako soul kantaria. Marvin Seasek 1986an grabatu zuen Candy Licker entzun dugu. Kantu hau ez zuten AEBetako irratietan jartzen eta antzekoa gertatu zen Europan arinago, 1969an, Serge Gainsbourg eta Jane Birkinen Je t’aime… moi non plus kantuarekin, eta hau ere entzun […]

Gaurko Soinugelan izan dugun kantari-kantugilea, Anje Duhalde, ez da gonbidatua izan, ezinezkoa baitzen, izan ere Anje Bilbo Hiria irratiko sortzaileetakoa dugu, bere etxean izan da, beraz. Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950) euskal kantagintza garaikidearen aitaponte modukoa izan da. Hastapenetan El Fuego taldean bateria jole ibili zen, gero Mixel Ducau eta […]

Galiziatik ekarri dugu musika, folk eremukoa, gaurko Soinugelara. Urrezko kantua Milladoiroren eskutik entzun dugun Aires de Pontevedra zuzenean grabatua. Jarraian, Galiziako muñeira guztien ama, gaiteroek esaten duten moduan. Entzun dugu Muñeira de Chantada, Carlos Nuñezek The Chieftains-ekin zuzenean grabatu zuen bertsioan. Gero, Ricardo Portela zena ekarri dugu, gaiteiro handia bera, […]

Pasa den astean ez genuen bukatu Kepa Altonagarekin bere liburuez egin genuen solasaldia. Gaur, horren gainean musika entzunaldia luzatuko dugu, Altonagak berak aukeratutako kantuekin: Enter Sandman (Metallica, 1991) Highway Star (Deep Purple, 1972) Room to Move (John Mayall, 1969) Berandu da (Itoiz, 1985) And You and I (Yes, 1972) Walking […]

Gaurko Soinugelan saio berezia izan dugu. Kepa Altonaga (Loiu, 1958) izan dugu gonbidatu eta berarekin solasean egon gara bere liburuez. Gure saioa,noski, musika esparruan daukagunez, berak aukeratu ditu gaur entzun ditugun kanta guztiak. EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean zoogeografia eta ornogabe ez artropodoen zoologia irakasten du. Udako Euskal Unibertsitatearen kidea […]