Phil Manzanera gitarra jotzaile garrantzitsua izan zen 70eko hamarkadan, batez ere Roxy Music taldean egindako lanagatik. 1975ean Manzanerak bakarlari moduan bere lehen lana grabatu zuen Diamond Head izenpean. Bertatik aukeratu dugu gaurko urrezko kantua, Frontera izenekoa, Robert Wyatt-en laguntzarekin abeslari lanean disko honetatik beste bi kantu ere entzun ditugu: Diamond […]
Pedro Elias Igartua
Ikasturte berri honen lehenengo urrezko kantuaren bila New Orleansera joan gara. 1890eko egunetatik Canal Street-en Tiger Rag entzuten zen aintzinako marching band edo txaranga modukoa. 1961ean Preservation Hall Jazz Band sortu zen. Gaur entzun dugun Tiger Rag doinuaren bertsioa 1976 an grabatu zen. Bide beretik, W.C. Handyren St. Louis Blues […]
Manchester inguruko Bolton hirian sortu zen 1976an Buzzcocks izeneko punk taldea. Pop kutsuko kantutegia egin zuen Pete Shelley eta Howard Devotoren taldeak. Singles Going Steady LPan taldearen hainbeste single batu ziren eta, askoren ustez, punk garaiko diskorik onenetakoa izan zen. Bertatik lau kantu entzun ditugu, aste honetako urrezko kantutik abiatuta: […]
Juan Luis Pérez Mitxelena (Bera, Nafarroa, 1973) Petti da. Orain 20 urte Amets bat izeneko kantu bilduma kaleratu zuenetik Euskal Herriko kantari kantugile eta gitarra jotzailerik osoenetakoa dugu. Bere diskografian, guztira hamar bilduma egin ditu bakarka, azkenekoa Zuzenean Tolosako Bonberenean. Askotan beste artistekin egin izan du lan, bai zuzenean, bai […]
Cornelius Brothers & Sister Rose neba-arrebak 70eko hamarkadaren hasieran Floridan sortu ziren, gospel mundutik rock eremura salto eginda. Guk gaur urrezko kantu legez aukeratu dugun abestia Too Late to Turn Back Now, iragan urtean Spike Leek BlacKkKlansman filmean erabili zuen eszenarik onenetako batean. Bide batez, Corneliusen beste bi kantu ere […]
Robert Fripp-en King Crimson taldeak dakarkigu gaurko urrezko kantua. Mojo aldizkariak uztailerako zenbakian 12 kantuko bilduma bat aurkeztu du CD batean. Bertatik Epitah kantua entzun dugu. Jatorriz 1969an konposatua, 2017an Live in Vienna grabazioan zetorren bertsioa. Jarraian beste lau kantu esanguratsu entzun ditugu King Crimson artxiboetatik aukeratuak: 21st Century Schizoid […]
Gaurko urrezko kantua Dylanek 1975ean zuzenean grabatu zuen, The Lonesome Death of Hattie Carroll kantuaren bertsioa da. 1963ko otsailaren 9an Baltimoreko Emerson hotelean festa bat ospatzen ari zela William Devereux “Billy” Zantzinger gizon arrazistak hiru langile jo zituen eta Hattie Carroll 51 urteko emakume afroamerikarra hil zuen. Borja Estankona izan […]
XVIII. mendeko Irlandako herri kanturik ezagunenetakoa dugu Whiskey in the Jar. Abestiaren highwayman edota kaminoetako lapurra dugu nagusia eta bere bizimoduaren gorabeherak kontatzen dizkigu balada honek, bere andrearen traizioa barne. Thin Lizzy taldeak 1972an bertsio elektriko entzungarria grabatu zuten, hura izan zen taldearen nazioarteko osperako lehenengo urratsa. Beste talde askok […]
Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]
Gaurko urrezko kantua Chicagotik datorkigu The Chi-Lites taldearen eskutik. R’N’B talde honek 1972an grabatu zuen Oh Girl izeneko kantua. Gero beste bi kantu ere entzun ditugu The Chi-Litesek grabatutakoak: Have You Seen Her eta (For God’s Sake) Give More Power to the People. La Polla Records itzuli dira eta Evaristori […]
