Osasuna Bertsozale: Gaurkoan, zuzen zuzenean guk grabatutako produktua eskaintzera gatozkizu, hilaren 10ean Xabi Payak eta Sustrai Colinak Bilboko Kafe Antzokian “Gure Irratiaren” alde eginiko bertso bazkariaren saioa, alegia. Gaurko emanaldian Hasieran eta librean biek, zortziko handian egin lana entzuteko aukera izango dugu; ondoren, Anje Duhaldek eta Josemi Larrabeitik eskatutako […]
Potto
Aupa bertsozale eta ongi etorri asteko POTTOra; Bizkaiko finalarekin segitzen dugu eta gaurkoan Etxahunek eta Xabik jokatutako buruz- burukoari erreparatu diogu; seguru gaude bigarrenez entzunda lehenbizikoan ohartu ez gineneko zehaztapen ugari antzemango ditugula, lasai mamurtzeak hori baitakar… Beraz, goza ezazu eta gogoratu datorren otsailaren 10ean, larunbata da, bertso bazkaria […]
Aupa entzule! Astero bezala hemen gaude gaurkoan ere, bertsoak entzun eta eurekin gozatzeko prest. Abenduko Bizkaiko finalari erreparatu diogu eta zortzi bertsolariek hamarreko txikian eta ondoren puntuei erantzuten zein emandako gaiei kantatutako aleak prestatu ditugu. Astero bezala, agendari ere erreparatu diogu. Ondo pasa! Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto070119.mp3
Gaurko POTTO emanaldian Abenduaren 16an jokatutako Bizkaiko finalari erreparatu diogu. Zortzi bertsolarien agurrak, eta ondoren bikoteka egindako zortziko handiko eta txikiko saioak entzuteko aukera ukanen dugu. Agendari ere erreparatu diogu. Goza ezazue zenbait bertso hunkigarriez!!!. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto070112.mp3
Argazkian ikusten den Leire Bilbaoren gidaritzapean joan zen Gernikan Azaroaren 19an jokatutako Bizkaiko Txapelketaren lehen final aurrea. Gaurko emanaldi honetan bertan entzundako zenbait pasarteri erreparatu diegu. Gogoratu domeka honetan hilaren 26an alegia 2. final erdia jokatuko dela Getxon. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061124.mp3
Bizkaiko txapelketa atseden harturik egon izan denez Euskal Herrian barna azken urteetan egindako txapelketa ezberdinetatik harturiko zenbait saio plazaratu ditugu oraingoan, hala nola 2001eko Belodromoko finala ( Egaña, Lujanbio); 2.003ko Tolosako final aurrea ( Maia, Martin, Izagirre, Zubeldia); 2.004ko Elorrioko finalaurrekoa ( Elortza, Paia, Intxaurraga, Muniategi) edota 2.003ko Nafarroako finala […]
Joan den domekan Aulestian jokatutako Bizkaiko txapelketako azken kanporaketa saioari erreparatu diogu bertan entzundako bertsorik onenak nabarmenduz. Eta asteartean Xalbador hil zenetik 30 urte igaro zirenez bere ahotsa errekuperatu dugu 68an Donostian egin saio batetik. Azkenik agenda ere aipatu dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061110.mp3
Joan den Domekan Igorren jokatu Bizkaiko txapelketaren 4. kanporaketari erreparatu diogu gaurkoan eta komentario gutxi egin dugunez, saioa ia bere osotasunean, hasi eta amaitu, entzuteko eskaini dugu. Asteburuko agenda ere kontuan izan dugu! Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061103.mp3
Bizkaiko txapelketari erreparatu diogu. Urriaren 15ean Sestaon egin kanporaketatik bertsolariak zortziko handian, zortziko txikian, puntuari erantzuten eta kartzelako gaian egindako zenbait ale aukeratu ditugu; eta berdin astebete beranduago Arrigorriagan egin saiotik. Azkenik ajendaren aipamena aurkituko duzue. Saia deskargatzeko egin KLIK. Entzun: [audio:https://www.bilbohiria.com//docs/podcast/potto/potto061027.mp3
Bizkaiko txapelketa nagusia hasi da Zamudion. Jende aldetik bero eta bertsolariak are beroago, Unai Iturriaga eta Igor Elortza aurten ez baitaute. Horrek aukerak zabaltzen dizkie hainbat bertsolariei. Hortaz txapelketa aukeraz eta aldaketa politez dator apainduta. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061020.mp3
