Gaurkoan Aramaion jokatutako Arabako txapelketaren bigarren finalaurrekoa aipatu dugu. Horrekin batera, Billabonan zein Mungian izandako bertso-saioak entzun (zati batzuk) eta komentatu egin ditugu. Ohi bezala, Agurtzane Rementeria eta Erlantz Ibargurengoitia mikrofonoetan, Josu Zabala kontrolean. DESKARGATU HEMEN

Alde batetik, Arabako Bertsolari Txapelketa aipatu dugu, Izarran, lehenengo finalaurrekoa izan baitzen lehengoan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, berriz, Zubiriko azken-laurdena. Berriak eta agenda-proposamena ere entzun ditugu. Agurtzane Rementeria, Erlantz Ibargurengoitia eta Josu Zabala lagunek bertsolaritza kontuak hurbildu ohi dizkiguten saioa duzue Potto. Bertan, momentuko bertso txapelketen jarraipena, bertsoak entzun, komentatu eta […]