Irratia 2.0 esan dakioke gaur abian jarri dugun esperientziari, irratigintza modu berri baten hastapena guretzat. Webgune berri honek Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko seinalea entzuteko aukera emango du, gure emisoraren eta bertako programazioaren gaineko informazioa emateaz gain. Baina bilbohiria.com webgunearen ezaugarririk nabarmenena emititutako irratsaioak kartara entzuteko aukera da. Bilbo Hiriak bere […]
Potto
Potto irratsaioak bertsolaritzaren bide zahar-berriak erakusten dizkugu. Aurtengo Bertso Egunaren harira jardun izan dugu eta, Kursaaleko giroa profitatuz, duela 40 urteko benetako saio bat tartekatu dugu, Donostian 1968. urtean jokatutako sariketa, alegia. Beraz, Joxe Agirre eta Lizasorekin batera, Mattin eta Xalbador entzuteko aukera baliatu dugu. Halaber, Egileor edota Gorrotxategirekin batera, […]
