… ibili zaizkigu Apolo, Erlantz eta Iosu; Bizkaiko txapelketako lehen finalaurrea hurbildu digute gaurkoan, zenbait komentario tartekatuz. Asteburuari dagokion agenda ere eskuragarri duzu entzule gaurko Potto emanaldian. Goza dezagun ahozko sormenarekin! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141126potto.mp3  Deskargatu hemen

bertsoz bertso, XiLaBa-z ! Hori da entzule Erlantzek, Iosuk eta Apolok aste honetako saioan eskaintzen digutena: larunabatean Lauga salan bizi izandako finaleko alerik gogoangarrienetarikoak. Bizkaiko txapelketari buruzko berriak ere entzungai. Goza dezagun gure sortzaileekin! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141119potto.mp3  Deskargatu hemen

…Josten  saiatu zaizkigu Erlantz, Iosu eta Apolo. Zeanuriko saiora joaz, igandean bizi izandakoaren zenbait lagin eta komentario entzungai gaurkoan. Halaber, larunbatean Baionan jokatuko den “XiLaBa”ren ingurukoak eta asteburuari dagokion agenda ere present gaurko Potto emanaldian. Goza dezagun bertsoarekin, merezi du eta! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141112pottoxilaba.mp3 Deskargatu hemen

… ibili dira Erlantz, Iosu eta Apolo. Alde batetik, Aiziritzen jokatutako “XiLaBa” txapelketaren azken final-erdiko saioko zenbait ale, eta bestetik “Josi”ren harira Mallabian izandako saiotik zenbait lagin entzungai dituzu entzule bertsozale horrek. Goza ditzagun gure belarriak bertsoaren mundu magikoarekin! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141105potto.mp3  Deskargatu hemen

Astero legez elkartu gara Iosu, Erlantz eta Apolo. Loriatu nahi duzula, bertsozale, “Xilaba” eta “Josi” txapelketetan entzun izan diren bertso, bertsolari eta giroarekin? Ba, gurekin bat egitea besterik ez duzu. Joan den igandean Larresoron, eta bezperan Mungian gure artistek sortutako zenbait ale dakarzkizuegu gaurkoan. Bizi bertsoa eta gaitezen gu ere […]

Ikasturtea abiatzen ari gara eta gure saioak bueltan dira gure FM 96.0 dialean eta uztailean zabaldu berri dugun bilbohiria.eus domeinu-izen berrian. Webgune eraberrituan, zuzeneko seinalea entzuteaz gain, nahieran entzun ahal izango ditugu gure irratsaio berri eta zaharrak. Aurrerapen franko egin ditu Bilbo Hiria irratiak uda aurretik barne antolaketa eta programazioa […]

berriz elkartu gara Iosu, Erlantz eta Apolo. Oraingoan,Orion jokatutako E. Herriko gazteen finalari erreparatu diogu, eta halaber Andrakan duela 15 bat egun Lizasok eta Mendiluzek egin bertso afariari. Horrekin batera ez dira falta zenbait berri eta agenda. Gure despedida izan da, baina irailean bueltatuko gara indarberriturik. Biba bertsoa eta uda […]

bertsoarekin loriatzen… Bai lagunok, Lemoizko Andraka auzora eraman gaituzte gaurkoan Erlantzek, Apolok eta Iosuk, bertan Mendiluzek eta Lizasok egin bertso afaritik zenbait pasarte berreskuratuz; ondoren Mekoletako jaietan egin zuten goizaldeko bertso jiran ere murgiltzeko aukera izango duzu: ez aukerarik galdu, beste inon entzungo ez dituzun aleak dastatzeko aukera izango baituzu! […]

Kolpez kolpe, bertsoz bertso…jardun dute Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Alde batetik Enkarterrietako finaleko zenbait ale eta bestetik Gernikako Bizkaiko Eskolarteko finalaren laginak ere ekarri dizkigute gaurkoan; artean, jakina, informazio zenbait, agenda etab. Murgil eta goza bertsoarekin!  DESKARGATU HEMEN

…hegaka… ibili dira Iosu, Erlantz eta Apolo; alde batetik I. Elortzak eta A.Arzallusek Bilboko K. Antzokian egin zuten azken bertso bazkaritik hainbat pasarte gureganatuz, eta bestetik iragan ostiralean Santutxun O. Bartrak, A. Egañak eta A. Estiballesek bideratutako bertso-jiratik laginen bat entzungai jarriz. Halaber, ohi bezala, zenbait informazio eta agenda hurbila […]