…bertso musikatuez, jakina! Apirilaren 2an egon ziren K. Antzokian ekimena burutzen duten lau sortzaileak eta egin saiotik berreskuratu dituzte zenbait pasarte Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Ohiko agenda ere eskuragarri duzu, entzule. Goza ditzagun bertso musikatuak!. DESKARGATU HEMEN
Potto
Bai bertsozale, bai! Gozatu, gure oinarrizko bertsolariekin ere goza daitekeela frogatu digute berriz ere Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Gaurkoan Hego Uribeko buruz buruko finalera eraman gaituzte hasieran, eta ondoren Arratiara… Gainontzeko informazioarekin batera, asteburuari dagokion agenda hurbila ere entzungai duzu. Goza dezagun gure artistekin! DESKARGATU HEMEN
… aurrera segitzen dute, eskualde bakoitza bere erritmoan, jakina; horren inguruko informazioa dakarkigute Iosu, Erlantz eta Apolok gaurko emanaldira. Batez ere hilaren 3an Bilboko Hika Ateneoan jokatutako Hego-Uribeko finalari erreparatu diote egun. Bertan bildutako sei artistek egindako lan txukuna entzungai duzu bertsozale; eta horrekin batera, ohi bezala, gainontzeko zenbait informazio […]
Martxan dago Bizkaiko Bertsolarien Txapelketa, eta sailkapen fasearen barruan zenbait saio izan dira azken asteotan: gaur, Erlantz Ibargurengoitiak eta Jabi Lauzirikak hilaren hasieran Santutxun egindakoa izan dute hizpide. DESKARGATU HEMEN
… izenburu bitxia lirudike bertsogintzari buruzko programa batentzat, baina erreala da; K. Antzokian egon berri dira ikuskizuna burutu duten bertsolari eta musikariak, beraz gaurko Potton bertso musikatu horiei erreparatu diegu Iosu, Erlantz eta Apolok. Egitasmo gustogarriaz gain, ohiko agenda ere izango duzu gaurkoan, entzule. Segi gurekin gozatzen, ez baitzaizu damutuko! […]
Bertsoa ardatz eta gurpil duen gurdian ibili dira Iosu, Erlantz eta Apolo; alde batetik Bilboko K. Antzokian jokatu den 22. BBK Sariketaren finaletik zenbait ale eta protagonistekin egin elkarrizketak; bestetik, Deustun martxoaren 20an bizi izan zuten saiotik ere bizpahiru pieza umoretsu entzungai dituzue. Bestelako informazioek eta agendak burutzen dute aste […]
Deustuko txosnagunera elkartu zituen martxoaren 20an Arkaitz Estiballesek Alaia Martin, A. Egaña, I. Elortza eta Ion Maia. Saioan zehar bildutako zenbait pasarte serio zein umoretsu ekarri dituzte gaurko Pottora Erlantzek, Iosuk eta Apolok. Bertsoaren magia nagusi berriro ere; tartean zenbait iritzi eta informazio ere aurkituko duzu entzule. Para itzazu belarriak […]
Hori izan da gaurko emankizunaren ardatza. Amets, Maia, Alaia… txinatar, etxe- jabe etab bilakataturik ibili ziren; tartean maitasun kontuak eta urrezko altxorrak. Formato ezberdineko bertso saioei buruzko zenbait kontakizun ere plazaratu dizkigute Erlantzek, Iosuk eta Apolok. Ah! eta gogoratu: ohiko ordutegiaz gain, Potto entzungai izango duzula asteazkenero 17,00etan BHI-ko FM […]
… bai lagunok! Horrela izandute baitute beraien jarduna duela 15bat urte Bilboko Iñaki’ren tabernan astero biltzen diren bertsozaleek; gaurko emanaldian ohiko partaide Iosu, Erlantz eta Apolorekin batera, Asier Goñi ere gobidatu gisa. Bilbo eskualdeko kanporaketetarako prestatzen hasiak dira eta euren bertso jardun bereziekin batera makina bat kontakizun ere baigaurko Potto […]
Urtarrila- otsailean zehar Gasteiz, Abadiño, Donamartiri,Zumaia, Andoain eta Zarautzen egin saioei erreparatu diegu; bertsolariak ere anitzak: Estiballes, Iturriaga, Egaña, Lujanbio, Kolina, Arzallus,Mantxi, Mendiluze…Gaiak ere mota guztietakoak, jakina! Hurbileko “agenda” eskuragarri duzu, bertsoaren mundu magikoaz gozatzekoa den Potto emanaldian. Ondo pasa! DESKARGATU HEMEN
