Gaurkoan Soinugela saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Eliades Ochoa, musikari kubatar handiaren “Estoy como nunca” izan da. Jarraian, astero ez baina noizbeinka egingo dugun “Theme Time” deituriko atala aurkeztu dugu. Tarte berri honetan, gai, hitz, edo loturaren bat ardatz izango dituzten kantuak jarriko ditugu. Gaurkoan, kantu guztien ardatz, […]

Pettik 2008an Bonberenean grabatutako “Awañak” zuzeneko diskoan agertu zen “Xalbadorren heriotzean” kantu ezagunaren bertsio ederra izan da saioa hasteko aukeratu dugun Urrezko kantua. Jarraian,  Leon Russel, Lemoa (Hauxe da gure kantua) diskotik zenbait kantariren kantuak entzun ditugu: Eskean kristo, Estankona, Mikel Urdangarin, Beira taldea eta Rafa Rueda, besteak beste. Euskal […]

Nils Lofgren-en Cry tough urrezko kantuarekin hasi dugu gauko soinugela. The Kinks taldearen Lola kantuarekin jarraitu eta ondoren etorri dira, hil berri den Alan Vegaren Suicide taldea, Residents, Crysty Moore, Art Blakey+Jazz Messengers, William Bell, Jack White, Hollywood Vampires eta Alice Cooper, beste zenbaiten artean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160929_soinugela_alan_vega.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Soinugelari hasiera emateko aukeratu dugun  urrezko kantua, “The English Patient”filmaren soinu bandan ezagutu genuen Márta Sebestyén-en sehaska kantu  bat izan da. Jarraian, Allen Toussaint, Javier Ruibal+Kiko Veneno (live), Elvis+Scotty Moore, Motos, Van Morrison, Ruper Ordorika, Jamaikako Lord Tanamo, Jack White eta Rolling Stones entzuteko parada izan dugu, beste zenbait […]

Pedro Elias Igartuak kantu aukera anitz eta interesgarria ekarri digu oraingoan ere. Lehen orduan Peter Frampton, Kortatu. Georgie Fame eta The Uski’s en kantak entzun ditugu, eta batez ere Lenny Kilmisterrenak. Bigarrenean, aldiz, Fermin Muguruza, Neil Young, Dave + Philip Alvin, eta bereziki David Bowierenak jarri dizkigu Pedrok. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160114soinugela.mp3 Deskargatu […]

Lehen orduan Pedro Elias Igartuak Peiremans, Allen Toussaint, Wilco, Glen Campbell, Igelaren Banda, Belako eta Shemekia Copelanden kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, monografikoa eskaini dio Georgie Fame Ingalaterrako jazz, soul eta blues kantariari. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/151112soinugelageorgefame.mp3 Deskargatu hemen

Borja Estankona kantariak bisita egin digu, “Ardatza” disko berria aurkezteko. Bera izan da gaurko protagonista Pedro Elias Igartuaren bi orduko programan. Tartekatuta, bestelako musika ere entzun dugu: Allen Tovissant, Cowboy Junkies, Robert Wyatt eta Jim Jamesena hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/1501008soinugelaestankona.mp3 Deskargatu hemen