Azken egunetan gertatu diren ekitaldiak komentatuz hasten gara: Fun And Serious Game Festival, Librecon, Buber sariak… Berri teknologiko batzuk ere komentatzen ditugu, eta saioaren bigarren atalan Juan Igncio Úbedarekin hitz egiten dugu, Aizean enpresaren kidea, Industria 4.0ri buruz. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak […]

Aste honetan, Bilbo Hirian grabatutako saioan, hurrengo zatikizun digitalaren aurrerapena egiten dugu, Facebook eta WhatsApp arteko datuen partekatzeari utzi diotela iragartzen dugu eta kanon digitalaren indargabetzea komentatzen dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. Deskargatu hemen.

LED argiak izenaz ezagutzen ditugu eta geroz eta erabilera handiagoa dute eguneroko bizimoduan, askotan haien presentziaz ohartzen ez bagara ere. LED izena ingelesezko akronimoa da: Light-Emitting Diode. Batzuetan diodo argi igorlea esaten zaio eta argitasuna sortzen duen osagai erdieroalea da. Aspaldi samarreko aurkikuntza da, egia esan. Duela 50 bat urte, […]

Irratia egiteko teknologiez jardun dugu gaur Durangoko Azokako Kabi@ gunean. Azokaren baitako gune honetan euskaldunontzat interesgarriak suerta daitezkeen teknologia berrien dimentsio kultural eta sozialak nabarmentzen eta ezagutzera ematen saiatzen dira Gorka Juliok koordinatutako gune honetan. Gaurko eguna sareko euskal hedabideei begira eman dute, eta goizeko saioan euskal Irratiek Interneten emititzeko […]

Microsoft Edge izango da Microsoft multinazionalaren nabigatzaile berri horren behin behineko izena, gure Internet gaietako kolaboratzaileak kontatu digunez. Horrez gain, Jabi Asurmendik Ubuntu sistema eragileak 25 miloi erabiltzaile dituela, edo waqi.info webgunean airearen kalitatearen berri lortu ahal dugula esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150507solasjabiasurmendi.mp3  Deskargatu hemen

Berri horrekin hasi da gaur Jabi Asurmendi gure teknologia arloko kolaboratzailea. Izan ere, Googlek garatzaileek modu seguruan programatu eta kodea partekatzeko Google Code tresna itxiko duela iragarri du, azken urteotan proiektu berri eta indartsuak atera dira eta berea bertan behera uztea erabaki du Mountain View-eko erraldoiak. Arrakastatsuagoak suertatu diren GitHub […]

Galtzagorri elkarteak Maria Goikoak batbirulau izeneko aplikazio berria sortu du sakelako Android eta iOs smartphone telefonoetan erabiltzeko, Anjel lertxundi eta Antton Olariagaren “Bat, bi, hiru, lau” liburuan oinarrituta. Gero, Jabi Asurmendik Umap Iturriak, eta CodeSyntax enpresak sortutako Mugikaria euskarazko albiste aplikazio berria komentatu ditu. Bukatzeko, Google-n aldaketak gertatzen ari direla […]

Gaur ere, Jabi Asurmendik hiru ekarri dizkigu: hasteko, Twitterrek taldekako mezu pribatuak idazteko aukera ireki duela kontatu digu. Jarraitzeko, basqueresearch.com webgunearen agurra komentatu du, eta bukatzeko, Raspberry Pi2 Model B miniordenagailu berria azaldu du gure teknologia eta informatika adituak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150205solasmikelasurmendi.mp3  Deskargatu hemen