Kafe Antzokiaren datozen egunotarako agendaren berri eman digu Mikel Urbeltzek. Asteazkenean Kevin Morby izango da, banda osoarekin joko du eta azken lana aurkeztuko du Singing Saw deiturikoa. Euskal Herriko musika bulegoak ostegunean musika sariak emango ditu Kafe Antzokian. Sarien ostean Rural Zombies taldeak kontzertua eskainiko du. Larunbatean, sarrerak aurresalmentan agortu […]

Azaroko Berton aldizkariaren berri ekarri digu Lur Malleak. Hilabete honetan Urtxintxa eskolako kide Amagoia Osinalde elkarrizketatu dute. Ibilbide luzea du Urtxintxa eskolak jendartea balioetan trebatzen hezkuntza ez formalean. Urtxintxak egindako lanaren berri ekarri dute aldizkarira Amagoiari eginiko elkarrizketaren bitartez. Bestetik, Udazken jaiaren berri ekarri dute, Urriak 21tik 23ra Gaztedi Dantza […]

Errautsak eta Hamlet antzezlanak sortu ondoren, antzezlan berriarekin datoz  Artedrama , Le Petit Théâtre de Pain  eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek. Hiruren artean sortu duten Francoren bilobari gutuna antzezlana. Prestaketa lanetan dabiltza  Arriaga antzokian eta bertan izan gara Ximun Fuch zuzendariarekin eta Patricia Urrutia aktorearekin. Istorioa ospitale zahar batean […]

Gaurko solasaldian Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia, Koldo Bilbao EAJko kidea eta Amaia Arenal Udalberriko zinegotzia izan dira. Gaurkoan bi gai ekarri ditugu: espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak dakarren parte hartzea. Kaleko edanaren ondorioz sortutako eragozpenengatik jarritako isunek gora egin dute aurten eta, hau ikusita, Bilboko udalak […]

Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea daramate ospakizunerako programazioa osatzen. Azaroan zehar hainbat ekimen egin dituzte,  Irala100urte ekimenak bihar hitzaldia antolatu du, Victor Urrutia soziologoak auzoaren hastapenak aztertuko ditu, Iralaberriren eraketa hain zuzen. Gaurkoa Mikel Uriguen izan dugu bidelagun eta Iralak […]

Asteartean, Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren sorrera eta hasierako urteak nolakoak izan ziren kontatzen duen dokumentala aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Konpartsak antolaketaren erdigune diren egungo jai eredu herritar eta parte hartzailearen oinarriak ezarri ziren urte horietan, hainbat gazte irudimentsuren elkarlan eta ausardiari esker, eta hastapen horien kontaketa egiten digu, hainbat testigantza […]

Arantza Zulueta abokatuaren egoera salatzeko 40 elkarte feministek agerraldia egin dute gaur goizean. Bi urte eta hamar hilabete daramatza Arantza  Zulueta abokatuak  espetxean, bakartze egoeran, eta elkarte feminista horiek babesa eman diote. Puerto III kartzelan dagoen abokatuaren bakartze egoera salatu dute, eta Arantza Zuluetaren baldintzetan “genero aldagaiak” duen eragina nabarmendu […]