Larunbatean abiatu genuen  Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia. Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagunen hitzak jaso genuen. Saioa Otxarkoagako familia elkartearekin abiatu genuen, elkarteko lehendakaria gurekin izan baitzen. Pablo atzera begira jarri zitzaigun, 1968an kokatuta, familia elkartearen sorrera kontatu zigun, ondoren, gaur egun dituzten kezka, asmo eta lanak […]

Larunbatean abiatuko dugu Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia, hilean behin Bilboko auzo batetik zuzeneko saioa egingo dugu.  Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izango ditugu. Otxarkoagako bizilagunak izango ditugu bidaide.  Goizalde Eskaut taldeko kideak izango dira gurean. Otxarkoagako Merkatari elkartea, 1968an sortutako Otxarkoagako familia elkartea, Gazte asanbladako kideak. […]

Urtarrilaren 2an eta 3an Marikixkur eta hiru hartzak antzezlana eskainiko dute Bilboko BBK aretoan. Ylenia Baglieto eta Iñaki Maruri aktoreekin izan gara, baita Galder Perez zuzendariarekin ere. Marikixkur neskato bihurria eta alaia da; eta urre koloreko ile kizkurra du. Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. […]

Bihar Azkuna zentroan Berbagunearen bosgarren edizioa izango da. Euskara kalera atera eta eguneroko bizimoduan euskaraz egiteak duen garrantzia aitortzea da Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko euskaltegien sarearekin batera, bultzatutako euskaldunen arteko bilgune honen helburu nagusia. Egun osoan adin guztietako 1.600 pertsona ingururen parte-hartzea espero da, lau txandatan. Koldo […]

Erraza da etsiak jota egotea. Erraza, beste Ez Dok Hamairu bat behar dugu, esatea. Eraikitzea, inoiz izan ez dugun Arkadia zoriontsua, geure buruetan. Gazterik gabeko gaztedi bat, herritarrik gabeko herri bat, bilbaotarrik gabeko Bilbo bat, historiarik gabeko iragan bat erreklamatzea bezala. Baina, lehen eremuz kanpoko sotoa da hau, eta Ibon […]

Gizonezkoek elizaren eta erlijio kristauaren arlo nagusiak euren buruentzat gorde bazituzten ere, antzina emakumeek ardura garrantzitsuak eduki zituzten, besteak beste, elizen eta ermiten zaintza eta errito batzuk egiteko ahalmena: serora edo freirak ziren. XVI. mendearen hasieran Bilboko eliza guztietan freirak zeuden, Bilboko Udalak izendatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161124_Gomutan05.mp3 Deskargatu hemen.

2016ko otsailean, Gobernu Batzordeak,   Bilboko hiri-antolamenduaren Plan Orokorrean zehazten den  7. ordenantzaren aldaketen aurrera eramatea adostu zuen Ensancheko zonarako. Helburua, ostalaritzarekin erlazionatutako erabileren araudia eguneratzea zen, hiri ingurua eta ingurumena babestuz Bide batez, ostalaritza establezimenduetarako lizentziak eten egin zituen, behin behinekoz. Ildo horretan, ostalaritzarekin erlazionatutako jardueretarako lizentziak eta hauek hirien […]

Ostegunean udalbatza izango da eta bertan talde ezberdinek aurkeztutako proposamenak izan ditugu hizketagai. Baina lehenengo, aurreko astean emandako datuak jarri nahiko nituzke mahi gainean: Bilboko Udalak 5.453 etxebizitza zenbatu ditu inor erroldatu barik eta ur-kontsumo barik. Hala ere, beste 3.269 gehitu daitezke, gutxi erabiltzen diren etxeak baitira, inor erroldatu barik […]

Gaurkoan azaroan egondako hiru kongresu aipatu dizkigu Ula Iruretagoiena arkitektoak. Hiru gai nagusi izan dira kongresuetan,  euskal lurraldearen etorkizuna, administrazioaren ikuspegia eta hiriaren ekonomia, hau da, turismoa euskal hiriburuetan. Gaur eguneko hiriak trantsizio hiriak dira, hiriaren aukerak, ekonomia eredu hegemonikoetatik at. Turismoaren fenomenoa euskal hiriburuetan gertatzen ari da une honetan. […]