Bilbo irisgarriagoa oztoporik gabea. Oinezkoentzako Bilbo, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokitutako ibilbideekin. Hiri berdeago bat, hobeto konektatua. Hiri bat, azken batean, hiri gehiago. Hala planteatu dute Auzo Elkarteen Federazioak, Gutxitasun Fisikoa edo Organikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileak (Fekoor) eta Ekologistak Martxan taldeek, mahai bateratu eta sinergiako batean, ikuspegiak eta […]

San Frantzisko auzora salto egingo dugu, larunbatean ospatu behar den Munduko arrozak ekimenera. Aurreko urtean egin bezala, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundeak etxean egitea proposatzen dute.  Lagunekin gertukoekin, arroza kozinatu eta sareratu munduak ikus dezan plazan ez bada etxean ere auzoaren aniztasuna aldarrikatu nahi dela. Urteetan plazan […]

Ekainaren 28tik uztailaren 3ra 58 emanaldi programatu dituzte Bilboko Kalealdian. Aurten umore azoka irailean ospatuko denez, estreinaldi gehiago izango dira jaialdian. Kalealdia ez da azoka, jaialdia da, hau da programazioa irekia da. Kalealdiko zuzendariak Pedro Ormazabalek jaialdi honen nondik-norakoak azaldu ditu. Aurten Kalealdia ohiko datetan ospatuko da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/20210614_kalealdia2021.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbao Kirolak-eko udal kiroldegietako udako denboraldia datorren larunbatean, ekainak 12, hasiko da, egun horretan zabalduko dira Artxandako, Txurdinagako eta Errekaldeko kanpoko igerilekuak irailaren 12ra arte. Bilboko Udalak iazko udan martxan jarritako COVID-19aren aurreko prebentzio-neurri berberak hartuko ditu, udan gune seguruak eskaini ahal izateko. Neurri horien artean daude instalazioetako edukiera-mugak, espazioak […]

1991ko ekainaren 21ean Deustuko Gazte asanbladak Luzarra kaleko merkatu zaharra okupatu zuen. 30 urte pasa dira ordutik, eta gazte belaunaldi ezberdinen topaleku bilakatu da Gaztetxea urteotan. Urteurrenari garrantzia eman eta ekainaren 21ean Done Petri plazan ekitaldia antolatu dute. Ibilbidearen errepasoa egin dugu bertako Uxue eta Ibairekin. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210601_deustoko_gaztelokalak_30urte.mp3 Deskargatu hemen.

  Santutxuko karmela espazioak bost urte bete ditu eta aste honetan ospatuko dute.  Auzotik auzorako espazioa okupatu eta autogestionatua dugu, Oihana Bartak gogora ekarri digun moduan. Hiru egunetako egitarau antolatu dute “ez dadila haria eten” lelopean.  2015eko azaroan, Santutxu auzoko KRML Bizirik plataforman bildutako bizilagun talde batek ikastola zaharra okupatu […]

Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako hainbat herritan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute pentsionistek. Maitzaren 29an aldarrikatuko dituzten puntuak, besteak, 1080 euroko pentsioa, erretiro aurreratua, 2021erako iragarritako murrizketa berriak gaitzestea eta neurri erangikorrak hartzea izango dira, pentsioetan dagoen soldata arrakala murrizteko. Horiek dira aldarrikapenetako batzuk. Beraz, maiatzaren 29an, […]

Egoiliar-txartelik ez duten migratzaileek bankuko kontuak irekitzea ukatzen ari dira bankuak, nahiz eta legeak baimentzen duen. Migratzaileen egoera erregularizatuko duen egoitza- edo lan-txartel bat  lortzea bide luze eta nekeza da, eta hori lortzen duten bitartean, etxebizitza bat bilau behar dute, errolda bat, seme-alabak eskolara eraman, eta abar. Gainera, edozein pertsonak […]

1

Martxoaren 12an itxi zituen ateak  Kafe Antzokiak. Ordutik 12 hilabete luze joan dira. Zirraraz betetako uneak, bizi izan ditugu 25 urte luzeetan, eta haren itxierak sortzaile zein entzuleoi min egiten digu  sortutako gomutengatik, euskal musikak eskaintzen dituen momentu ahaztezinengatik. Gaurkoan Kafe Antzokian izandako hiru musikarirekin berba egin dugu: Ruper Ordorika, […]

Arrazakeriaren aurkako nazioarteko eguna izan zen atzo eta ehunka lagun kalera atera ziren. Aurtengo mobilizazioek etxebizitzaren eskubidea izan dute ardatz. Bilboko manifestazioa Mariaren Bihotza Plazan hasi da. Aldarrikapenez jositako giro alai batean, ehunka lagun San Frantzisko kaletik hasi dira ibiltzen. Luzatutako esku-ahurraren zeinua, arrazakeria gelditzeko seinale gisa, izan da manifestazioaren […]