Zabalik dago Bilboko Euskaraldian izen emateko epea eta bi baldintza besterik ez dira behar: 16 edukitzea eta gutxienez euskara ulertzea. “Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” da aurtengo lema eta aurreko urtean bezala bi rol egongo dira: ahobizi eta belarriprest. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201008_EuskaraldiaBIlbo.mp3 Deskaragatu hemen.

Gaurkoan Zorrotza auzora joan gara, bertan kokatuta dagoen Sader enpresaren isurketa jasanezina salatu dute. Aitor Marin Zorrotz Morrotz aldizkariko kideak kontatu digu. Hondakin arriskutsuen tratamendua eta ongarrien fabrikazioa du Sader lantegiak 2008tik Zorrotzan egiten duena; Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren baimenarekin. Eta Saderren lanak badu, bai, ondoriorik Zorrotzan bertan zein inguruko […]

Euskal Herri osoan, COVID-19 izurrite larrialdiaren aurrean, behetik-gorako zaintza mugimendu autogestionatuak sortu dira. Bilbon ere ala izan da, 1300 boluntario auzogile izan dira Bilboko auzoetan elkartasun sareetan. Auzo-talde horiek Bilboko 16 auzotan antolatu dira “elkartasuna, zaintza eta elkarrekiko laguntza zabaltzeko helburuarekin”, eta, horrela, farmazietara joateko, erosketak egiteko, haurrak zaintzeko eta […]

Gurasoak, neba-arrebak, aitona-amonak, osaba-izebak… Nork gehiago, nork gutxiago, denok ditugu senideak. Eta jendeak bezala, herriek eta hiriek ere badituzte senideak. Herri eta hiri batzuek lotura handiak edukitzen dituzte elkarren artean historia, kultura, industria edo ekonomiaren aldetik. Herri eta hiri horiek azkenean formal bihurtzen dituzte beren lotura eta harremanak, eta orduan […]

Bilboko auzoetako jaiak bertan behera geratu dira larrialdi egoera indarrean sartu zenetik. Deustuko jaiak izan ziren lehenak erabakia hartzen eta, ondoren, bertan behera geratu dira maiatz-ekaineko Bilboko auzoetako jaiak. Auzotarrok, Bilboko jai batzordeen koordinakundeak Bilboko Udalari jaien etorkizunari buruzko informazioa eskatu dio eta ez dute erantzunik jaso. Jai batzordeek “arduraz […]

Bilboko Zazpikaleak ederrak eta bereziak iruditu zaizkit beti, baina azken urteetan, Donostiako edo Biarrizko alde zaharrek bezala, okerreko bidea hartu dutela uste dut. Bertako kale eta plazetan gero eta turista gehiago dabilenez, auzoa bere nortasuna galtzen ari da egunetik egunera. Betiko denda eta tabernen ordez, denda transnazionalak, taberna frankiziak eta […]

Martxoaren 12az geroztik itxita daude antzokia, zinemak eta tabernak. Konfinamendua leuntzen doa eta faseka zabaldu eta  antolatuko dira hainbat jarduera,  baina distantziamendu soziala bermatzeko ezarri diren edukiera mugak eta bestelako neurriak ikusita, zailtasun asko ikusten dute jarduera aretoetan. Kafe Antzokira jo dugu eta bertako Mikel Urbeltz dugu gurekin. Berak kontatu […]

Gaur alde batera utziko dugu Bilboko soziologia, bertako zoologian murgiltzeko. Bilbok, eduki ere, badaukalako bere fauna. Eta Botxoaren inguruak porlanez, etxez eta kalez beteta ez zeudenean, askoz fauna ugariagoa zeukan. Dena den, fauna horretan erregea txoritxo bat izan da beti: txinboa. Txinboa Sylviidae familiako txoria da, Europako lurralde epeletan bizi […]

Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak hiriko gazteen artean euskara sustatzeko antolatzen duten Harrapazank kultur programak sareko eskaintza eraberritua egingo du, ‘Harrapazank isindahouse’ izenburupean. Itsaso paiak ekarri dizkigo ekimenaren xehetasun guztiak. “Harrapazank isindahouse” ekimenak etxetik aritzeko lau aukera prestatu ditu: “Klikazank” sareko proben lehiaketa, “Harrapazank eszena” talentu lehiaketaren sareko bertsioa, “Arratsaldeak” […]