Aurtengo lehiaketan guztira 19 gidoi aurkeztu dira, hauetatik 7 euskaraz eta beste 12 gazteleraz. Euskarazko gidoi saritua Asier Hernandez aktore eta testugileak idatzitako ‘Kill, Kerra eta Karma’ izan da. Lehendik ere ‘Café bar Bilbao’ sari bat eskuratu zuen gaztelerazko testu batekin. Oraingoan, 2013an idazten hasi zen testuari berriro ekin eta […]

Datorren martxoaren 8an hiru urte beteko ditu Iratik, Aranjuezeko espetxean jaio zen haurrak. Espainiar legediak agintzen du Iratik hiru urte betetzean bere gurasoengandik banatu behar duela. Banaketa hori ekiditeko sortu zen ‘Irati gurasoekin Euskal Herrira’ plataforma, eta eskaera zehatz bat egiten dute bertako kideek. Zaballako espetxea amatasuna eta aitatasuna, zein […]

Bizkaiko zortzi taldek, Gipuzkoako hiruk eta Nafarroako batek hartuko dute parte VillaSoundBilbao jaialdian, 16 eta 30 urte bitarteko gazteen musika sorkuntza sustatzeko. Miguel Diez izan dugu, musika lehiaketaren nondik norakoak azaltzeko. Udalak jakitera eman duenez, izena eman duten 106 talde eta bakarlarietatik zortzi Bizkaikoak izan dira, hiru Gipuzkoakoak eta bat […]

Inguruko ekonomia dinamizatzeko eta indartzeko helburua duen irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat da Ekhilur. Eta bertako erabiltzaileei diru elektronikoko kontu bat irekitzen  diete Ekhilur sareko saltokietan mugikorrarekin egiten dituzten erosketak ordaintzeko. Proiektu honen nondik-norakoak hobeto azaltzeko Alex, Ekhilurreko kidea izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210111_alex%20ekilur.mp3 Deskargatu hemen.

Osakidetzako langileak, sindikatuak eta herritarrak bildu ziren atzo iluntzean Deustuko osasun zentroko gaueko larrialdi zerbitzuen murrizketak salatzeko. Langileen eta erabiltzaileen haserrea piztu du Osasun Sailak hartutako erabakiak. Osasun Sailak adierazi du zerbitzuaren erabilera urria delako itxiko dutela zentroa gauez. Sindikatuek, aldiz, salatu dute erabaki honen bidez Osasun Kontseilaritzak eta Osakidetzak […]

Gaur arratsaldeko zazpietan Euskaltzaindian aurkeztuko du Asisko Urmenetak Sugarren mende liburua. Orain arte, sorgin-ehizaren inguruan egin ez den irakurketa bat aurkeztuko du eta liburua saiakera grafikotzat definitu du. Sorgin eta inkisidoreen gai honekin nolabaiteko ase-ezintasun sentimendu bat dagoela azaldu du, izan ere, material asko dago baina zerbait falta denaren sentimendua […]

Labayru Fundazioarekin elkarlanean editatu eta argitaratu du Bilboko Udalak Bilbon hara-hona. Leku-izenak eta euren arrastoak izenburua daraman liburua. Lan honek 40 artikulu toponimiko biltzen ditu, guztiak euskaraz. Bilboko leku horien gaineko idazkiak literaturako adituek, hizkuntzalariek, etnografoek, historialariek edota legelariek idatzi dituzte. Adolfo Arejita Labayru Fundazioko presidentea ere idazki horietako batzuen […]

Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari utzi zion 2019ko irailean, 100 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren. Horrela amaitu zen bere jatorrizko trenbide funtzioa. Geltokiaren etorkizunaren alderdi soziala, urbanistikoa eta arkitektonikoa sakon garatzeko asmoz, Lokomotorak elkarteak, Atxuri auzoa hobetzeko parte-hartze taldeak, “Hurrengo hiri-eraldaketa: auzoetara begira. Atxuriko geltokia” jardunaldia antolatu du. Asmoa geltokia eta […]

Urriaren 19tik 24ra Zapalduon memoria astea antolatu dute Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko norbanako ezberdinek. Lan askoren ostean, azkenik aste osoko egitaraua antolatu dute, ibilbide, mahai-inguru, eta ekitaldi txikiz betea dator. Memoria egiteko unea dela iritzita, zazpi kaleetako eta Bilbo zaharreko lagun ugari elkartu eta garai, sasoi eta gertakari ezberdinak […]