ZIENTZIALARI 107: Itsaspeko iturriak (Luis Agirrezabala)

Azken hamarkadetan gero eta informazio zehatzagoa jasotzen ari gara itsaspeko mundu oraindik ezezazgun samar horretaz. Aurrerapenen artean, esan dezagun, kasurako, azken aspaldion iturri ugari aurkitu direla itsaspean, eta haien aurkikuntzak ageri-agerian utzi duela lurpeko gas eta fluidoen artean eta ozeanoetako uraren artean badirela eraginak eta trukaketak. Izan ere, itsaspe eskerga horretan badira iturri hotzak zein beroak, eta batzuek eta besteek ezaugarri ezberdinak dituzte. Hain zuzen ere, saio honetan duela ehun milioi urteko zein egungo itsaspeko iturrien berri emango digu Luis Agirrezabala ikertzaileak. Geologian lizentziatua eta doktoratua da Luis Agirrezabala. Egun, UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia saileko irakaslea eta ikertzailea da. (Argazkia: Rafae).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Luis Briñas Santutxuko 10 irakasle Europatik arituko dira Eramus+ programaren bidez

ol. Urr 11 , 2019
Luis Briñas Santutxu LHLIk parte hartuko du Eramus+ programan. Helburu nagusia ikasleen gaitasun komunikatiboa hobetzea da eta horretarako 10 irakasle Europan zehar ibiliko dira 2 ikasturtetan zehar. Haien zeregina erreminta ezberdinen bitartez metodologia eta hizkuntzen inguruko proiektua lantzea izango da. Helmugak Finlandia, Estonia eta Esloveniako ikastetxeak izango dira eta bertan […]

Honekin lotuak