Zelanda Berriak da hitzordu handia, Masterton hirian, martxoaren 4tik 7ra bitartean. Bertan izango ditugu GURE ardi moztaileak eta artilariak, Joseba Attard gidariarekin batera. Euskal Herriko elkartea, selekzio betea; ikurrinaren berotan beste 28 herrialderekin lehian arituko dira gure ordezkariak ardiei ilea mozteko lanean. Joseba Ugalde lezamarrak kontatu eta kantatu digu esperientziaren […]
zinea
Kirolean ere eskirolak ditugu lanean; grebari bizkarra eman eta sistema-enpresa handien aldeko dantzan. Frontoietako egur-kolpearen musika itzalita dugu Bizkaian duela ia urtebete, eta pala-jokalarien egoera izoztu. Iñaki Urrutia palista armintzarra izan da gurean, gaurkotasun eta pasatutako denbora txikiak akordura ekartzen; etorkizun goxoa zain dute gure palistek! Lizitazioaren ebazpenaren zain, monopolioak […]
Kirolarien eskubideen defentsan aritu gara; grebaren aldarri betean Iñaki Urrutia pala jokalariak azaldu dizkigu palisten grebaren oinarriak eta Ane Urkiri kazetari naiztarrak grebaren oihartzunetan murgildu gaitu Ane Zabala lankideak eskirol mundua ekarri digu eta EUTSI! pelikularen mundura eraman gaitu Xorroxin xoria ere izan dugu gonbidatu, eki-mendebal lurraldeak lotzeko korapilo ederra […]
Kirol Eskirol saioan…. BaiKirola elkartea hizpide, Gorka Boveda eta Leizuri Agirre izan dira saioaren erdigune. Kirolari bai esan diogu! Inklusiboa delako, ahalduntzeko tresna, berdintasunerako bidea, mugak apurtzeko bitartekoa… Más Futbol elkartearekin bat, Keniako lurretan grabatutako Tunasonga Pamoja dokumentala ekarri digute Baikirola elkartekoek, Ane Zabalak ikusentzunezko eta eraman gaitu eta zinemaren […]
Kirol zein Eskirol izan, hauxe da zure tokia Bilbo Hiria irratian. Euskal Ardi Moztaileen elkartea ezagutu dugu Mikel Galvezen ahotan. Mundialak gara! 2026an, Zelanda Berria dugu zain. Gaurkoan ez dugu A8 bestaldeko kideen bisitarik izan (Kazetari Naiztarrak eta Xorroxin Xoria) eta, horien ordez, Jabi Zabala lagunak zutabea den iritzia zabaldu […]
Zinemakumeak gara! zinema erakusketaren 29. edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Ana Barrena da antolatzaileetako bat eta berak eman dizkigu xehetasunak. Kontatu digu Bilboko mugimendu feministari esker sortutako zinemaldi bat dela eta filmetako zuzendariak emakumeak izan behar direla proiekzioetan parte hartzeko. Urriaren 21etik 26ra estreinatuko dituzte film berriak, eta 14an egingo […]
Euskal Herriko gatazkaren amaieran kokaturiko ihesaldi batera eramaten gaitu Negu Hurbilak pelikula, Negu kolektiboak zuzendutako lehenengo lana dugu, Mikel Ibargarun izan da gurekin. Locarnoko jaialdi ospetsuan estreinatu zuten ,eta bertatik itzuli ziren, epaimahaiaren aipamen baliotsuarekin. Jaialdien ibilbidean egin ostean pantailetara iritsiko da. Euskal gatazkari buruzko film bat da, historiak ez du […]
Ostegunean, urriaren 19an, hasiko dute Lekeition 46. Euskal Zine Bilera eta igandean, urriaren 22an, amaituko dute. Xabier Arrate jaialdiko koordinatzailea da eta bere hitzetan, euskara hutsez diren filmak bakarrik proiektatzen dituen jaialdirik zaharrena da Lekeitiokoa. Gaineratu du, jaialdiak hiru ardatz dituela: sortu, egin eta partekatu. Aurten 19 laburmetrai ikusteko aukera […]
Ostegunean, urriaren 19an, ekingo dio Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak Bilbon eta urriak 26 bitarte filmak ikusteko aukera izango da. 2009. urtean abiatu zuten jaialdia eta Kultura, Communication eta Desarrollo (KCD) izeneko gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du. Gorka Lopez jaialdiko antolatzaileetako bat da berarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bere hitzetan, […]
Caostica Film Labur eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdiaren 21. edizioak Neo-Bilbaoren ipurmasailak astinduko ditu aurten ere, ekainaren 5etik 11ra Bilborocken. Jaialdiko jarduera guztiak doakoak izango dira lekua bete arte. Mundu osotik datozen 42 lanek osatzen dute atal ofiziala. Parte hartzaileen artean Maider Oleaga, David Fidalgo, NYSU, Koldo Almandoz, Arriguri, Laurent Hart, […]
