Gaurkoan hiru berri jorratu ditu Zuriñe Zorrozua Bilboko Udal Talde Independentistako kideak. Hasteko gaurko eta pasa den astearteko manifestazioak komentatu ditu, Bilduren zerrenden baliogabetzeak suposatzen duena. Bestalde, Bilbon egun 27.560 langabe direla esan digu. Eta bukatzeko, pasa den igandeko Maiatzaren Leheneko manifestazio nagusia (gehiengo sindikalak egin zuena) aztertu du Zuriñek. […]
Kafe Antzokiko Kudeatzaile den Mikel Urbeltz izan dugu gurekin. Maiatzaren lehen hamabostaldiari dagokion programazioa kontatu digu; hilabetero legez, musika kontzertuekin batera bestelako ekitaldi ugari eskaintzen dizkigu Antzokiak, hara nola, dantzarako aukerak, Bizkaiko Gurasoen jaia, haur antzerki topaketak… DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Apirilari dagokiona eta azalean Begoña Minayo atleta beteranoa: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Erreportajean, aldiz, ZAWP ( Zorrotzako Art Working Progress), Deustuko Erriberako artegunea. Barkua bete berba atalean, aldiz, “Herrialde berdea” dokumentala kontatu du Lur Mallea Prest aldizkariko zuzendariak. Horietaz gain ohiko atalak, “Gureak kanpoan” eta “Inkesta”. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
2008an sortua, Jaiki Hadi elkarteak estatu espainiar zein frantziarren aldeko bortizkeria politikoa jasan duen edo jasaten ari den edozein pertsonari arreta eskaini nahi dio, bereziki euskal preso politiko ziren edo direnei. Helburuak, orain arteko esperientzia, elkartearen lana eta euskal gizarteari egindako deia kontatu digu Fernando Etxegarai Jaiki Hadiko kideak. DESKARGATZEKO […]
“Dread, Beat and Blood”, “War Ina Babylon”, “Catch A Fire”, “Heart Of The Congos”, “Trenchtown Mix Up”… Disko guzti hauek osorik entzun ditugu Kingston Hiria saioan. Gaur Bunny Wailer-en “Blackheart Man” diskoaren txanda izan da. Duda barik, Reggae musikaren klasiko bat. Bunny Wailer-ek berak esan zuen 2009an emandako elkarrizketa baten […]
ENHEko kide Arantza Arrien izan dugu gurekin. Ba al zenekien baserritar emakumezkoen soilik % 5a heltzen dela jubilaziora 35 urteko kotizazioarekin? Edota, Estatuan 400.00 emakumezko daudela prestazioetarako eskubiderik gabe berain bikotekideen “laguntzaile”tzat hartzen dituztelako? Ba horiek eta beste asko aipatu dizkigu gaurkoan Arantza Arrienek. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Gaurkoan bi gai hartu ditu Luis Guridik espainiar estatuko ekonomia aztertzeko. Alde batetik, duela gutxi agertutako Populazio Aktiboaren Inkestaren datuari erreparatu dio (ia 5 miloi lagun langabezian daudela diote); bestetik, ezkutuko ekonomiaren garrantzia azpimarratu du (BPGren %15-20 dela kalkulatzen da). Bukatzeko, Stand &Poor´s agentziak AEBetako kalifikazioa jaitsi berri duela komentatu […]
Bederatzi ipuinez osatutako liburua argitaratu berri du LuTxo Egia idazleak, ‘Txakur Ingelesak’. Hiru nobela jarraian argitaratu ostean bere lehen ipuin bilduma aurkeztu digu. Musika Yogurinha Borovak ekarri digu. Yogurinaha Borobak Carbono catorce deituriko lehen lana plazaratu du.Stefan Olsdal Placebo taldekoak eta Pierre Pascual, Luis Miguelez eta La Prohibidak parte hartu […]
Espainiako Auzitegi Gorenak hala erabakita. Gaurkoan horren irakurketa egin du Patxi Gaztelumendik, “justizia-injustiziaren bidean orain Konstituzionala geratzen dela” gaineratuz. Patxiren ustez egoera larriaren tamainako erantzuna eman behar da: hasteko, bihar elkarretaratzeak izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat herritan. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Pasa den igandean Txori Herriko herri horretan ospatu zutena. Bertan 30 saltoki baino gehiago izan ziren eta inguruko herrietako txakolina nagusi. Horrekin batera baserritarren hainbat produktu eta giro ona, bi mila bat lagun bildu baitziren eguerdi partean. Horietaz gain, asteburuan, umeentzako ekitaldiak, mendi irteera eta Korrika ere izan ziren Larrabetzun, […]
