Maiatzeko Nora aldizkariak Euskal Herriko bost ubide aztertu ditu gai nagusi gisa. Horrekin batera “Madril 1808”, “Bioteknologia” edo “Labar-arteko animaliak” jorratu dituzte. Argazki ederra ere badakar aldizkariak baita bi txangoren proposamena ere. Ekainekoan Nafarroa Beherako Amikuze izango da protagonista. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!!
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko kidea izan dugu gurekin; Jaizkibeleko labarretan egin nahi duten makro- egitasmoaz mintzatu zaigu; Espainiako Ingurumen Ministeritzak atera berri duen txostenaren garrantzia ere aipatu digu eta egungo garraiobideetako politika orokorrak aztertu ditu. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Etxebarrin jaio eta Markinan hazia. Orain Arangoitin bizi, duela 25 urte inguru Deustualdera etorri eta gero, ikasketak tarteko. Beti euskarari lotua. Duela 3 urte Aitor anaiagaz “Bertan Bilbo” liburu bizia. Ibilibideak ere egiten dituzte liburua aitzakia hartuta, kontu kontari. Karlistaldi osteko garaia (XIX. mendearen ostekoa) eta gaur bizi duguna antzekoak […]
…Artayorran #88! Lan berriak: Trans giroak Yogurinha Borovaren lan berria,Izate taldearen “Gure negu hotzak”, Jareren “Itxaropenaren ertzean”, Mixel Ducau ta Caroline Philipsen Bidaia taldearen “Agur Shiva”, Indiatiko oihartzunez beteta; Binilo Tenpore tartean 88ra egingo dugu: Kortaturen “Azken guda dantza”. Bota atxurre! J.Zabala&I.Elgezabal DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
“Bi hilabete Kingston Hiria saioa barik eta ez da alperkeriagatik izan. Beste reggaezale bat ekarri dogu mundura eta badakizue: painalak aldatu, titia emon, lokartu… saioa egiteko denborarik ez! Hala ere gogotsu etorri gara, musika aukeraketa bitxi batekin: Bunny Wailer, Curtis Mayfield, N.E.R.D., Black Keys, Cee Lo Green, Charles Bradley, Lee […]
…2011ko Aberri Eguna ospatuko dugu igandez, 1goa The Organizatinonen ostekoa, aberriaren alde, aberriaren kontra, gainetik zein azpitik, albo batetik zein bestetik, aurretik zein atzetik…edo “a la mierda el País Vasco”, Eskorbutok esan bezala;saio monografikoa:aberria euskal kantari/musikarietatik. Bota atxurre! Gora Euskadi astakalkuta! DESKARGEU!!!
Pasa den igandean bukatu zen Donostian 17. Korrika eta AEKk balantzea egin du. Pozik daude antolatzaileak, euren ustez aurtengo Korrika inoiz baino jendetsuena izan delako. Gainera, Ana Castro AEKren Prentsa Bulegoko kideak esan digunez, kohesioa lortu du Korrikak eta hausnarketa gisa galdera bat bota dute: beste esparru batzuetan kohesio hori […]
Aipatu ikuskizuna hilaren 26an burutuko dute Gernikan, bonbardaketaren 74. urteurrena dela kausa. 1937ko bonbardaketa aztertzen hasi da Edorta Jimenez idazlea, inork ahaztu ez dezan. Datorren asteartean, aldiz, 150 hiritarrek kalejira kantatua egingo dute Merkurio Plazatik abiatuta: lan horretan, besteak beste, Carlos Panerak eta Edortak berak hartu dute parte. Eta datorren […]
Independentistak Sareak ekimenak deituta aurten bi herritan ospatu da Aberri Eguna datorren igandean (hilak 24): alde batetik Gernikan, bonbardaketaren 74. urteurrenarekin bat eginez. Bestea Baigorrin izango da, Nafarroaren egunean. Batean zein bestean hainbat ekitaldi burutuko dira eta datorren urtean Iruñean izango da Aberri Eguna, Nafarroaren konkistaren 500 urteurrenean hain zuzen, […]
Topaguneak (Euskara Elkarteen Federazioa) antolatutako kanpaina larunbatean, hilaren 23an hasiko da Hego Euskal Herrian, uztailaren 23an bukatzeko. Aurten 12 herri desberdinetan ibiliko da, irakurzaletasuna (euskaraz) bultzatzeko asmotan. Bizkaian Santurtzin, Ermuan eta Basaurin izango da, Manuel Moreno Topaguneko kultura teknikariak azaldu duenez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
