Larunbat honetan hasi eta otsailaren 6a bitartean Bilboko hainbat lekutan martxan izango da Zinegoak,  Gai-Lesbo-Trans Zinemaldia. Aurten Cannes, Berlin, Donostia edo Erroman parte hartu duten zenbait luzemetrai izango dira ikusgai. Horrez gain dokumentalak, laburmetraiak, zortzi lan “bereziak” eta gehiago (Txistu showa, Off Zinegoak, festak, musika..)  Bea Majuelo Zinegoakeko komunikazio arduradunak […]

Bi gai hauek aipatu dizkigu Iñaki Barzenak. Alde batetik joan den larunbatean Hendaia- Irun artean egin zen AHTren aurkako manifa eta dagoeneko  izan duen eragina batez ere Ipar Euskal Herriko politikarien artean. Bestetik, Ekologistak Martxan taldeak Urdaibai erreserban egin nahi zuten gehiegikeria espekulatibo baten aurka irabazitako auzia ere aztergai izan […]

Urtarrilari dagokiona eta zenbaki honetako Monografikoan “Euskaraz saltzen” gaia jorratu dute. Horrezaz gain, elkarrizketa pare bat egin dute, Luis Alejos mendizaleari eta Hotsak Hezurretan musika taldeari. Bestetik, Komite Internazionalistak taldeko 30. urteurrena edo Deustuko Ihauteriak ez zaizkie ahaztu, eta bukatzeko, ohiko atalak (Gurera etorriak, Inkesta, Deustuko Historia…) komentatu ditu Mikel […]

Administrazioak diru behar larrian dabiltza eta kontsumitzaileenganako presioa areagotu dute zerbitzuen prezioetan zein zergetan. Aurten, ederki igo dituzte argindar, butano, posta edo garraioen prezioak, Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunak azaldu duenez. Euskal udal gehienek ere, igoera handien joera agertu dute eta Errenta Aitorpenean gauza bera gertatuko da. Bien bitartean, […]

Jesus Urrutia ekonomilariak ia sei hilabete eman zituen iaz Brasilgo Paraná estatuan, MSTrekin (Lurrik Gabeko Mugimendua) elkarlanean. Mundukide Fundazioaren helburuak, kooperatismo mailan, estatu horretako Cantuquiriguasúko garapena bultzatzea eta formazioa ematea dira. Brasilgo eta Paranáko zenbait datu eman ondoren, Jesusek bere lana eta bizipenak kontatu ditu, bueltatzeko prest dagoela esanez. Solasaldi […]

Asteburu honetan burutuko dutena, 37.ez: erakusketak, hitzaldiak, mahai-inguruak eta beste ekitaldi asko izango dira Europa mailan den jaialdirik garrantzitsuen honetan. Aurten, euskal presentzia izango da Gasteizko Atizaren eskutik, Jon Iñaki Artetxe komiki adituak kontatu digunez. Bukatzeko, Jon Iñakik Bartzelonako Komiki Saloia ere aipatu du, EAE izango baita gonbidatua. Elkarrizketa hau […]

Musika eta letrak nagusi izan dira aste honetako Piperpolisen. Josu Aranbarri Piztiak taldeko kidearen bisita izan dugu taldearen disko berriaz hitz egiteko. Autoekoiztutako lan berri honek “Gabeko kalapitxixak” izena dauka. Hamairu kanta berri eta duela 25 urte inguru TU-K taldearekin batera sortu zuten “Pornografiaz” kanta bera ere bildu dituzte.  Berako […]

Mikel Laboa izan dugu gogoan. Bere eraginak, bere gustuko musika eta autoreak. Testuinguruan jarri dugu Mikel Laboaren ibilbide artistikoa, musikala… Ibon Rodriguez musikari eta musikazalea eta Julen Azpitarte kazetari musikazalea gonbidatu ditugu gurera. Diskoak, biniloak, mp3 kantuak, wikipediako apunteak, biografiak…. zer ez duten estudiora ekarri gure bi lagunek. Saio interesgarria, […]

… bizi behar iango dute Muskiz eta inguruko hiritarrek. Petronor Superfindegiarekin gutxi bazuten, Coke plantan eraikitzen ari dira eta gainerGas ekoiztexea eta tentsio altuko linea bat ere izango dituzte laster. Ez dira harritzekoak, azken bolada honetan dabilen txosten baten emaitzak: Muskizen, Bizkaiko batez bestekoa baino altuagoa da minbizi batzuen kopurua. […]