Alberto Arcek eta Mohamed Rajailak zuzendutariko dokumentala ikusgai izango da gaur munduko hainbat lekutan, ekimen global baten barruan, Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kideak “Bide gorritik” atalean kontatu digunez. Dokumentala Gazan grabatu zuten iaz, Israel sekulako erasoaldia burutzen ari zela. “To shoot an elephant” bederen Bilboaldeko bi tokitan izango da ikusgai: Bilboko […]

Aste honetako saioa JM Lopetegi (Akelarre eta abar) musikari zarauztarrarekin egin dugu berba Izar Uxo azken diskoa ezagutzeko;Xanet Arozena gitarra jolea ere Jexuxmairekin etorri da. Bota atxurre ta bejondeitsuela! J. Zabala & I. Elgezabal Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Txilen urtebete lanean (itzultzaile, idazle eta bertako Maputxeen aldeko taldeetan) ibili eta gero, bizimodu alai eta oparoan, etxera etorri zaizkio atentatu batzuetan parte hartu izana leporatuz. Oso prozesu iluna. Bertakoek esanda, tamalez, ohituta daude horrelakoekin. Hasier Rekondok aspaldi ezagutzen du Asel eta gure artean haren alde sortutakoen berrri eman digu,  […]

Monografiko berria paratu digu Pedro Elias Igartuak aste honetarako, osorik egin ez badugu ere. Sister Rosetta Tharpe kantari eta gitarrajole bikainaren historia ezagutzen hasi gara eta, bidenabar, 1938ra arte egin zituen grabazio gailenak ere entzuteko parada izan dugu. Hurrengo astean jarraitzekotan gelditu da Pedro. Horrezaz gain, irratsaioaren lehenbiziko atalean honako […]

Hilaren 13an ospatzen hasiko dena. Bilboko 7 Kaleetako Gaztetxearen historia gorabeheratsua kontatu digu Gaztetxe horretako Arkaitzek: hiru urteetan lau desalojo. Baina gazteek jarraitu egiten dute Solokoetxe Eskilaretako toki horretan, ilusio handiarekin eta mota askotariko ekitaldiak burutzen. Asteazkenetik larunbata bitartean, zinema, antzerkia, musika, eztabaida, jokuak etabar luze bat egingo dituzte Gaztetxean […]

#Asel askatu esanez eta Fermin Muguruza eta Manu Chaoren Maputxe kantuagaz abiatu dugu 2010eko lehen saioa. Ozen eta argi. Podcast hau ere, Txilen edo Euskal Herrian libre entzun dezan abeslari, idazle eta blogari euskaldunak. Joxe Rojas Teknopata blogaria izan da 2009ko urtea sarean gugaz batera komentatu duena. Oso elkarrizketa interesgarria […]

2.213.a zenbakia duena eta azalean Marcela Lagarde, Latinoamerikako feminismoaren ikurra. Mikel Asurmendik, Argia astekariko kazetariak beste artikulu batzuk ere komentatu ditu, hala nola Berdintasuna enpresetan, Turkia eta kurduak, Lagun antzestua (Joseba Sarrionandia) edo Jean Lissarri eta Joaquim Dolz-Mestreri egindako elkarrizketak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Abenduari dagokiona eta azalean Juanki Markes: honi elkarrizketa luzea egin diote erreportai nagusian. Horrezaz gain Azulquillas akrobatak, Juan Gardezabal arbitroa zena eta Mambo Poa bidaia kontakizunak. Eta ohiko atalak: Begoña eta euskerea edo Inkesta. Lur Mallea Mahatserriko    Berton aldizkariko zuzendariak aldizkaritik kanpo diren beste bi gai aipatu ditu: Santutxuko Sei […]