Kafe Antzokiko kultur arduraduna den Mikel Urbeltzek otsailaren lehen hamabostaldian prestatu dituzten ekitaldiak azaldu dizkigu: Xamarren kultur hitzordua, haurren gunea, Kantagintza , ihaute jaiak eta programaturik dauden zenbait kontzertu. Aukera zabala eta anitza benetan. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Gaurkoan, Bilbon diren bi pertsona horien erakusketak aztertu ditu Ismael Manterolak. “Maneras verticales” izenekoa da Usoak Abisal Espazioan duena. Bertan margo batzuk eta gehiago ludikotasuna omentzen. Bestetik, Frank Lloyd Wrigth arkitektuarena Guggenheimen dago eta Ismaelen ustez benetako erakusketa da, ondo antolatuta eta ondo azalduta, mundu guztiak uler dezan. solasaldi hau […]
Gaurkoan musika izan dugu nagusi saioan, Beratik Sexty Sexer taldearen lan berria ezagutu dugu, Hero Mantra. Mikel Larretxe abeslaria izan zen gure estudioetan eta berarekin batera kantu berriak entzun eta ezagutu ditugu. Azkenik Iruñatik Lendakaris Muertos taldekideak etorri dira ‘ Directo a los huevos’ zuzeneko disko eta dvda aurkeztera. Saio […]
Hiru gonbidatu izan ditugu irratsaioa egiteko orduan: Iruñeatik, Euskalerria irratiko teknikari Ibon Gaztanbide; urte luzetan Euskadi Irratiko esatari izandako Susana Mujika kazetariarekin mintzatu gara gero; azkenik Hondartza parean harrapatu dugu Makala disko jartzaile eta musikaria. Irratia bizitzeko eta egiteko hiru modu ezberdin eta interesgarri erakutsi digute Ibon, Susana eta Mikelek. […]
Abenduan hasi zena eta, seguru aski, aste honetan bukatuko dena. Bitxia benetan epaiketa, non fiskaltzak ez zuen zigorrik eskatu eta azkenean absoluzioa eskatu duen. Dena den, epaia ezagutu arte zuhurtziaz jokatu behar da Andoni Alvarez Egunkariaren aldeko kanpainaren Euskal Herriko koordinatzailearen ustez. Orain arte burututako elkartasuna baita falta den auzi […]
Iosu Larrinaga soziologoa izan dugu solaskide. Alde batetik Iberdrolak Santurtzin, Termika berriaren inguruan plazaratu berri duen egitasmoa aipatu digu eta horren zergatiak eta batez ere ondorioak jorratu. Halaber eta larunbatean Muskizen egin manifaren harira, bertako coke plantaten arazoak ere aztergai izan dira. Bi egitasmo suntsikor aldez aurretik oso zigorturik dagoen […]
Iñaki Barzenak Kyotoko goi bileraren inguruan atera daitezkeen zenbait irakaspen aipatu dizkigu eta era berean Juantxu Lopez Uralderen atxiloketari buruz.Halaber, Green Peace-k Euskal herrian jokatzen duen paperaren harira ere jardun du Ekologistak Martxan taldekidea den Barzenak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Elkartasuna era askotan adieraz daiteke eta musika ere bide horietako bat izan daiteke. Hedabideek zabaldu dutenaren arabera, Haitiko jendeak ez omen dio kantatzeari utzi, bere habitataren suntsipena gorabehera. Pedrok gaurkoan Haitiko musikariek sorturiko musika ederra eman nahi izan digu ezagutzera elkartasunezko keinu gisara. “Meringué”, “Calypso” eta “Compas” doinu alai eta […]
Asteon ere material berria! Azken hilabeteotan ateratako diskoak! Jok, The Sparteens, UK Bill, Harrobi, Gose,PAM, Willis Drummond (argazkian)…eta abar…Binilo Tenpore atalean Joseba Elosegi gogoratu dugu Etxamendi eta Larralderen eskutik. Bejondeitsuela! I. Elgezabal&J. Zabala Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Sormenari, sortzeko ahalmenari buruz eman dugu gaurkoa Goizanegaz berbaz. Sortzen izateak gure burua eta gure barne-sentipenen mundua hobeto ezagutzeko aukera ematen digu. Zerk mugatzen gaitu? Zerk ematen digu benetako poza? Nola gainditu sortzeko eta gustorago bizitzeko trabak? Guztiak gara sormentsu jaiotzez eta askori ahalmen hori kamustu egiten zaigu adinean behera. […]
