Gaurkoan segida kronoligokoa eman dio Pedro Elias Igartiuak joan den astean hasitako monografikoari, Sister Rosetta Tharperi buruzkoari alegia. Aukeratutako kantu guztiekin ezin argiago gelditzen da zenbaterainoko indarra zeukan emakume honek, gospeletik bluesera errazki pasatzeko gai zen musikari handi honek. Monografikoaren aurretik beste gonbidatu hauen musika ekarri dugu gure Soinugelara: Ramon […]

Gaurkoan, bi kontzeptu horiek jorratu ditu Igor Erauzkin sexologoak. Kontzeptuak azaldu ondoren, Igorrek praktikan izan ditzaketeen aplikazioak aztertu ditu. Bukatzeko, kontzeptu horiek txarto eramanez gero gaixorik egotera eraman ahal duen galdetuta, honako hau sexologoaren erantzuna: “izan leike, baina hitz potoloa da gaixotasunarena”. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Arrangoitzeko kantaria izan dugu gurekin eta K. Antzokian egin azken “Lagun artean kantari” emanaldiari buruz jardun dugu; halaber esku artean duen diska berrirako egitasmoa ere aipatu digu Anddek. Ipar Euskal Herriko zenbait gai ere kontuan hartu ditu: AHTren inguruko kontuak edota helduden martxoan izanen diren hauteskundeak. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]

Europar Batsuneko Zergak alderatzeko azterlana egin du ELA sindikatuak. Txostena hiru atal ditu: alde batetik Europar Batsuneko Presio Fiskalen arteko erkaketa eta zergen tasen artekoa, eta Gogoetak bestetik. Julene Gabiola ELA sindikatuko Azterketa bulegoko kideak gai hauen inguruko hainbat xehetasun eman dizkigu, Hego Euskal Herrian aberatsenek gutxiegi ordaintzen dutela ondorioztatuz. […]

Datorren larunbatean, hilaren 23an, Iparraldeko CADEk eta Hegoaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak deituta dagoena. Plataforma honetako Mila Elortzak  makroegitasmo honen inguruko Ipar zein Hego Euskal Herriko egoerak aztertzeaz gain, AHTren aurkakoak jasaten ari diren  errepresioa gogoratu digu.  Alternatibak daudelako, Milak jendea animatu nahi du datorren larunbatean Hendaiako tren geltokian hasiko den […]

Iosu Larrinaga soziologoak AHT Bilboko Abandoraino ekartzeak suposatzen duena azaldu digu:  egitasmoaren eragin ezberdin baina zuzenak gogorarazi dizkigu eta ingurumenari dagozkion ez ezik, hirigintzari, ekonomiari… suposatuko dizkionak ere aipatu ditu. Elkarrizketan zehar Ipar Euskal Herrriko trenbide azkarrari buruzko datuak ere aurkituko dituzue. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

To shoot an Elephant egun globala, urtarrilak 18. Eguzki Bideoak kolektiboko kideak izan dira gurean. Dokumentala, Palestinako egoera, Alberto Arceren proiektua, lizentzia librea, emisio globala… eta beste hainbat gai hartu ditugu hizpide. Euskal Herrian 50 emanaldi inguru, eta mundu mailan 300 proiekzio egin diren egunean. Ekimen globala, Iruñeatik mundura. irratia.com […]