Software librearen Europako hiriburua bilakatu da Flandriako Brusela asteburuon. Euskaldunak ere izan direnez bertan, Mikel Iturbe gonbidatu dugu irratira. Bertan ikusi eta ikasitakoaz mintzatu zaigu, eta software libreak gurea bezalako hizkuntza eta komunitatean duen garrantziaz aritu gara. albisteak 2.0 Albiste teknologikoak hartu ditugu gero hizpide. Gure eremu hurbilean zein urrutiago […]

1

Gai honi buruz jardun du Iñaki Barzena EHU eta Ekologistak Martxan taldekideak.  Deshazkundearen ideia garatu du eta inguruan ditugun zenbait adibidez ornitu digu bere kontakizuna. Halaber ostegun goizean  Sarrikon eta arratsaldez Ekoetxean izango diren hitzaldiak  gogorarazi dizkigu Iñaki lagunak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Otsailari dagokiona eta azalean “Leitzaran, ohiartzunen bidea”: honi dedikatu diote erreportai nagusia. Euskara bidaide atalean, berriz, Bermeoko euskara aztertu dute. Nafarroan bi geldialdi egin ditu aldizkari honek, “Hiru eski-bide nafar Pirinioetan” eta ” Etxano: enigma erromanikoa” artikuluekin. Ohi denez Bitakora kaierra, argazki eder bat eta hiru txango egiteko xehetasunak. Martxokoan  […]

Asteon ere material berria eta azken hilabeteotako diskoak, hala nola, Elcano Browning Cream( Mikel Azpiroz&Matt Harding), Potemkin, Jimmy Arrabit Trio, Berri Txarrak (argazkia), Betagarri, Xabi San Sebastian eta abar ; Binilo Tenpore atalean Benito Lertxundiren lehenengo grabazioa, “Gure bide galduak”! Adi!. Berriak eta agenda ere bai! I. Elgezabal & J.Zabala. […]

Kontsultoretza esperimentalan diardu Manahmanak. Sortu ere nahiko modu esperimentalean sortu zen 2008an. Team Academy delakoa jendeari enpresa sortzen laguntzeko metodoa da. Finlandiatik ekarritakoa. 10 lagun inguru aukeratzen dituzte eta urte batean  zehar lidergoa, talde-lana. marketina eta antzeko gaiak lantzen dituzte “coach” delako baten laguntzaz. Baina, gai horietan trebatzeko lehenengo baldintza, […]

AEBetako zenbait eliza betidanik baliatu izan dira musikaz, beren eliztarren fedea sendotzeko asmoz. Barneko sentimenduetatik ateratako kantuak, beti ere Jainkoaren loria gorestea xede izan dutenak eta gizon-emakume beltzen artean berebiziko oihartzuna izan zutenak hasieratik beretik. Hainbesteraino ere, ezen eliz kantuetatik genero oso bat sortu baitzen denboragarrenean: gospel delakoa, alegia. Gaurkoan […]

Askapenak antolatu duena, hilaren 6tik 13ra bitartean. Helburua Euskal Herriko hainbat gai nazioartean hedatzea bada ere, horren bitartez gure herriarekiko elkartasuna bilatzen dute antolatzaileek. Aurten 70etik ekimen baino gehiago burutuko dituzte 18 herrialde desberdinetan, Ruben Sanchez Askapena elkarteko kideak azaldu digunez. Informazio gehiago askapena.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

EHNE sindikatuaren izenean, bertako kide den Olate Arrarte azken aspaldion Karrantza aldeko artaldeek jasan dituzten erasoez mintzatu zaigu. Elkarrizketa honetan EHNE sindikatuak otsoen erasoen aurrean administrazioek agertzen duten axolagabekeria salatu nahi izan du eta, halaber, azpimarratu egin du auzia ez dela ardiak ala otsoak, ardiak eta otsoak baizik. Solasaldi hau […]

Urtarrilari dagokiona eta azalean Victor Hugo Garrido venezuelarra: berari egin diote elkarrizketa nagusia Lur Mallea  Mahatserriko Berton hilabetekariko zuzendariak kontatu duenez. Bestetik, besteak beste, Komite Internazionalistak taldearen 30. urteurrena, euskal preso politikoen senideen egoera, Santutxuko Ihauteriak, Melilla y Fez taberna edo Kluben arteko Europako Kros Txapelketa jorratu dituzte zenbaki honetan. […]