Erronda kaleko DDT banatzailean eta Gatazka Gunean egiten du lan egunean sei orduz. Momentu gozoak ematen dizkio horrek ere noizbehinka. Eske etorriari liburu-aholkuak egin eta denbora bat garrenean esker ona adierazteko itzulitakoan, kasu. Q liburua eman dute euskaraz azken Durangokoan DDTkoek, hain gogo onez irakurri zuten obra euskaraz irakurtzeko aukera […]
Nabaria da azken hileetan EITBk hartutako norabide berria, Jon Otegi ETBko LAB sindikatuko ordezkariaren ustez. Aurrekoen politika ahaztu gabe, aldaketa asko eta askotarikoak izan dira EAEko Irrati eta Telebista publikoetan. Jonek, bere sindikatuak egindako irakurketa kontatu digu, etorkizunari begira egoera bideratzen hastea lan saila dela gaineratuz. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu […]
Pasa den igandean, Independentziaren inguruan, Catalunyako 169 herritan burutu zituztenak. Aurrekaria, irailean Arenys de Munten egindakoa bazen ere, kasu honetan herri handi, ertain eta txikietan izan dira. Xavi Olivares Reagrupament Plataformako kideak galdera, antolaketa lanak, erreakzioak etab. kontatu dizkigu, etorkizunera begira otsailean eta martxoan egingo direnak aipatu dituela. Elkarrizketa hau […]
Urtarrilera arte, bederen, Bilbon ikusgai daudenak. Pello Irazuk izenik gabeko erakusketa dauka Carreras Mugika galerian: eskulturak, collageak eta marrazkiak. “Murillo gaztea”, aldiz, Arte Eder Museoan dago eta bertan margolari klasiko espainiarraren 42 margo, Ismael Manterola EHUko irakaslea eta arte adituak kontatu digunez. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Bigarren poema liburua dakarkigu Xabi Bordak ‘ Guilliverren lokarriak’, Joseba Jaka bekari esker idaztitako poema bilduma da. Xabi Bordaren poema bilduma honetan testuinguruak garratzi berezia du, etxea; bertan familia, memoria…lokarriak. Gaurko saioan musika beratik heldu da, Joseba Irazokik bakarkako bostgarren lana aurkeztu digu ‘Euria ari du’ deiturikoa. Proiektu askotan dabill […]
Neguko jaiak hortxe ditugula, opariak egitea ohitura bihurtu da azken hamarkadetan. Kasu honetan, lau komiki oparitzeko aholkatzen digu Jon Iñaki Artetxe komiki adituak: bi euskaraz, “Ihes ederra” eta “Pololoak 3, Atsegitoko balada”, eta beste bi gazteleraz: “Euskalorros” eta “Río loco”. Gozatu. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Bihar hilaren 15ean Madrilgo Auzitegi Nazionalean hasiko dena. Fiskaltzak kasua bertan behera uzteko eskatu zuen arren, Gotzon Hermosilla Bilboko Berria egunkariko erredakzio-buruaren ustez ezin da fidatu, Espainiako Justizia nola dabilen ikusita. Gotzonen ustez, bost auzipetu askatzeko gakoa mobilizazioa da: bihar ere, elkarretaratzeak izango dira Euskal Herriko hainbat tokitan, besteak beste […]
Azaroari dagokiona eta azalean Pablo Gonzalez de Langarika Zurgai aldizkariaren zuzendaria : elkarrizketa luzea egin diote Pablori. Horretaz gain Santutxuko eta Uribarriko EHE elkartea, Inkesta, Olentzaro eta Mari Domingi, santutxuarren Gorbeiako aterpea eta egutegia, eta askoz gehiago zenbaki honetan, Lur Malleak, Berton Mahatserriko hilabetekariaren zuzendariak komentatu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu […]
Larunbatean, hilaren 12an, 30 eragile sozialek deituta burutuko dena. Egun hauetan Kopenagen dabiltza munduko hainbat ordezkari eta mandatari bilduta, CO2ko isurketak nola murriztu eztabaidatzen. Egoera larria da, hainbat zientzilarik ohartarazi dutenez, eta Kopenagen akordio serio batera iritisi beharko lukete Xabi Abian Ekologista Martxan taldeko kidearen ustez. Presioa egiteko, larunbatean munduko […]
Aste honetako saioan Piztiak talde ondarrutarraren “Gabeko kalapitxixak” goitik behera ezagutzeko aukera izango duzue, eta horretarako bajujole den Josu Aranbarri ekarri dugu irratira diskoaz berba egiteko lasu, luze ta zabal; badute ondarrutarrek zer eskaini, diskoarekin batera flim laburra eta erakusketak dakartzate… Ondarru, herri beru….. bota atxurre!! J. Zabala & I. […]
