Gure artean informatika-tresnak hobeto erabiltzen laguntzen diardu Txopik azken urteetan. Udondoko hack-labean asko ikasitakoa, Indymedia-Euskal Herrian lanean hasieratik, software librearen hedatzaile eta hezitzaile,… Ordubetea labur izan zaigu horrenbeste berbagai eman dezakeen Txopirekin berbaz. Gaur oinarrizko tresna batzuk (wikiak, blogak, twitter,…), mezuen zifratzea, internet-zerbitzari autonomoak (sindominio, arise, mundurat,…), zifratzea edo enkriptazioa […]
Agus Perez antzerki kritikaria Arriagan izandako “Pobres bestias” eta Euskaldunan Bilboko “Sra. Polaroiska..” dantzen kritika egiten hasi da gaurkoan. Gero, eta Euskaldunako “Dantzaldia”ren barruanere, datorren astean Lucía Lacarra bertan izango dela esan digu, baina aurkezle gisa. Antzerki munduan, gauza batzuk komentatu ditu Agusek, asteburu honetarako guztiak: Barakaldo Antzokian izango den […]
Talde askoren disko berrien laginak entzuteko aukera izango dugu saio honetan, Antony and the Johnsons-en azkena (The Crying light), Of Montreal (Hissing Fauna), Lambchop (Ohio), Darren Hayman (Pram Town) eta abar. On egin! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria izan da gurean. Zuzeu.com Interneteko albistegi digitalean ari da gaur egun, buru belarri. Eta elkarrizketa mamitsua izan dugu egungo sareari buruz. Proiektu horizontala izan asmo du zuzeu.com honek eta oraindik publikoki aurkeztu ez badute ere arrakastatsua suertatzen ari da dagoeneko. Saioa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Datorren larunbatean, hilaren 16an burutuko dutena. Goizeko 10 ta erdietan hasiko dira Sopelako Udaletxeko plazan eta tabernaz taberna, Algortako bertsolarien Eskolakoekin, kanporaketak egingo dira. Afera honako hau da: hiru-lau lagunek osatutako taldeek antolatzaileek prestatutako ehun esaera zaharraren zerrenda dute, eta dagokioenean, taldea bakoitzak bertsolariek kantatutakoa zein esaera zaharrari lotuta dagoen […]
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek konbokatuta datorren asteko ostegunerako, maiatzaren 21rako, ELA sindikatuko komunikazio arduradun Patxi Agirrezabalak kontatu duenez. Patxik, egoera aztertu eta langileentzat suposatuko duena komentatu du. Bere ustez, urte onak izan ditugu ekonomian, baina aberastasunaren banaketa txarto egin da eta erregimen fiskala ez da batere […]
Europako Banku Zentralak (EBZ) duela gutxi hartutako erabakiak aztertu ditu Luis Guridik. Hasteko diruaren prezioa jaitsi ditu eta egun %1ean dago. Jarraitzeko, Bankuei maileguak bueltatzeko epea 6 hilabetetik urte batera pasa da. Eta, Luisen ustez harrigarriena, EBZk 60.000 miloi euro inbertituko ditu aktiboak erosteko. Aipatu gaien eragina komentatu du, baina […]
Iñaki Barcenak hiru gai horiek jorratu ditu gaurkoan. Hasteko pasa den asteburuan Bilboko Sarrikoko Fakultean izandako Parte Hartuzeko jardunaldiak komentatu ditu. Jardunaldiek esperientzia desberdinak aurkezteko eta taller praktikoak egiteko balio dutela esan digu. Bigarrenik, aste honetan Marcel Coderch aditua Bilbon izango da, bitan: Marcelen ustez “nuklearrak ez du etorkizunik, ameskeria […]
Bilbon gai nagusia da egunotan, datorren asteko norgehiagoka. Xabier Aierdiren ustez, ulergarria da Bilbo (eta Bizkaia eta gehiago) inbaditu duen olatu zurigorria: noizean behin, poztasun kolektiboa ona da, eta urte asko pasa dira holakarik ezagutu gabe. Horrek sortutako egoera aztertu du Xabierrek gero, Valentzian zer espero ahal den eta futbolaren […]
Pasa den astean hasi zen aurtengo maiatza eta orain arte Bilboko Kafe Antzokian izandako ekitaldi batzuen berri ematen hasi du Mikel Urbeltz Programazioako kideak gaurko Solasaldia. Izandakoen artean Toots edo Chrome Hoofen kontzertuak, II. Gazte Musika Topaketak edo Athletici buruzko hitzaldia aipatu ditu. Asteburu honetan, bi kontzertu izango dira, The […]
