Emakumeak gaurko saioan, Amy Winehouse, Holly Glightly, Labrit, Cristina Rosenvinge… Kadentzia desberdinak eta ahots erakargarriak. Horretaz aparte beste zenbait talde ere izango ditugul, hala nola, Ama Say, berriz bueltan datorkigun euskal talde handia. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
ELA sindikatuak atera berri duen txostenaren arabera EAEko 88.643 lagun, biztanleriaren %4´1pobrezian bizi da. Xabier Aierdik bat egiten du ELAk, besteak beste, ateratako ondorio batekin: azken 12-14 urteetan hazkunde ekonomikoa handia izan bada ere, pobreziaren tasa ez da aldatu. Xabierrek datuak tentu handiz hartu behar direla esan ondoren, pobreziak bereziki […]
Kontzeptua azaldu ondoren Biko arloko sexologo Igor Erauzkinek inpotentzia mota desberdinak direla kontatu digu: horren arabera izan daiteke posible bideratzea. Igorrentzat inpotentzia gaixotasuna baino zailtasuna da, baina eragin zuzena badu pairatzen duen gizonarengan, baita horren ondoan egon daitekeen bikotekidean ere. Eta betiko moduan garbi jatea, ez erretzea edo alkohola edatea, […]
La Máquina de pintar nubes flima grabatu zuten uda aldean dagoeneko amaitu dute filma eta Malagako zinema jaialdian estreinatuko dute. Aitor Mazo eta Patxo Telleriak zuzendutako lehenego filma Santutxun girotuta dago. Gaur piperpolisen Patxo Telleriarekin batera filmaren nondik norakoak ezagutu ditugu. Udaberriari ekiteko amaierarik gabeko irrati-jolas bat egin dugu Piperpolisen. […]
Apirilaren 2an Londresen burutuko dutena. Eta bilera hori prestatzeko Europar Batsuneko (EB) kideak Bruselan bilduta egon berri dira, proposamen bateratuak eramateko asmotan. Londresen desberdintasun batzuk ikusiko dira Luis Guridiren ustez: hasteko AEBen eta EBren artean; bestetik, herrialde emergenteek (Txina, India, Brasil, Hegoafrika…) neurri desberdinak jarriko dituzte mahai gainean. Krisia sakona […]
Egun hiritarrek duten kontsumo mailari eusteko eta oreka ekologikoa ez zapusteko, ia ehun aldiz handiagoak izan beharko lukete Hego Euskal Herriko hiriburuek, Espainiako Ingurumen ministerioak egindako txosten baten arabera. Hortik abiatuta, Josu Larrinagak zenbait kontzeptu (oreka ekologikoa, defizit ekologikoa, aztarna ekologikoa..) azaldu ondoren, adierazle batzuk izan ditu aztergai: ur kontsumoa, […]
“Lluvia, Hierro y Rock&Roll” (Euria, Burdina eta Rock&Rolla) deritzan liburuan ezin ederkiago bildu du Alvaro Heras Gröh gazteak rockak Bilboaldean izan duen historia. Alvaroren lan bikaina 1958. urtetik abiatzen da (ordukoxea baita Bilboaldean riockaz aurkitu den aurreneko testigantza) eta 2008.era iristen da, 50 urte horietan musika mota honek gure inguru […]
Egin dugu hilabetea Bilbo Hirian! Aste honetako saioan euskal musikaz gozatzeko aukeraketa berria dakarkizuegu; besteak beste, Kerobia, Saji, Kukuma eta Gariren kantak izango dituzue eta Manex Pagolarena gure BInilo Tenpore tartean. Utzi atxurra albo batera eta bejondeixuela!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Bitxia gaurko saioa, rock iluna gailentzen da ekarri ditugun taldeen artean, beste sonoritate batzuetarako lekua ere dagoen arren, hala nola Sei Urteren musika, disko berria kaleratzeko asmotan dabiltzanak. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Musikagida 09 Koldo Otamendi etorri da gurera. Musika gida eskuartean, eta 300 mp3 batzen dituzten bi cdrekin. Euskal Herri osoko taldeak biltzen dira gidan, aretoak, gaztetxeak, argazkilariak, tabernak…. Musika panorama librea. Copyleft lizentziapean plazaratutako lana. Interesgarria. Berarekin taldeak ezagutu, kantak entzun eta solasean aritu gara. Gaztesarea.net ekimenaren ekoizpena izan da […]
