Udabarrian gogo betean izaten da Jon, eta aurten ere gogotsu etorri zaigu Bilbo Hiria Irratira berbaz. Kantak ere berak aukeratuta Fredy Fender, Ry Cooder, Flaco Jimenez eta Oscar Tellez, besteak beste musikan eta kantuan. Uztailaren 2an Bilbon jotzekoak Cooder eta Jimenez, eta horren eta udabarri honetako beste kontzertuen ilusioaz dabil […]
Maiatzaren 3an Ondarroan ospatuko dutena, Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta. Talde horren Gera Arantzamendik aurtengo edizioen balantzea egiteaz gain, gaurko egoera eta EAEn laster izango dena aztertu du, “euskarak aldaketa behar duela” esanez eta zenbait arrazoi emanez. Bi aste barru eta “Euskaraz bizi, Euskal Herri euskalduna eraiki” lelopean burutuko duten […]
Zerokilometro prozesua burutu ondoren, Gernikako Astrako Koordinakundeko jendea Batkm (batkilometro) parte-hartze prozesuan murgilduta dabil azken bolada honetan. Koordinakunde horren Oierrek azaldu du zertan datzan parte-hartze prozesu hori, nork parte har dezakeen eta martxoaren amaieran izandako lehen bilera. Astra hutsik dago eta bien bitartean, Udalarekin adostutako akordioa dela kausa, Pasealekuko Eskolak […]
Disko berriak eta zaharrak nahastuz, Euskal Herriko zein kanpoko musika entzungai gaurko saioan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
CCCP izeneko bilkurak egin ohi dira aspaldion kafea, kopa eta puruarekin (charla con cafe copa y puro) eta apirilaren 4ean Bilboko Kukutza gaztetxean batu ziren hainbat hacker. Bertako kronika egin digu Dabidek, eta bide batez hacking-aren gainean mintzatu dugu. hackinbadakigu taldea, Joomla kafea eta beste. andik, orohar. Albisteak 2.0 Eta […]
Martxoari dagokion zenbaki honen azalean Karlos Renedo otxarkoagarra agertzen da, berari egin baiote elkarrizketa nagusia. Otxarkoagan jarraituz, duela gutxi auzo horren Langabetuen elkartea birsortu dutela esan digu Lur Mallea Berton hilabetekariaren zuzendariak. Santutxun, aldiz, besteak beste bi berri komentatu ditu Lurrek: Intsumisioaren 20. urteurrenarena eta Bilboeszenaren 5.arena. Uribarrin, bukatzeko, “Bilbo” […]
Hilaren lehen igandean agertutakoan Oteizari dedikatu diote erreportai nagusia, hamabi orrialdetakoa. Bertan, Hektor Ortega Nora hilabetekariaren erredakzio-buruak azadu duenez Oteizaren hainbat eskulturarekin batera ibilbide kronologiko eta geografikoa eskaintzen du artikuluak (eta horri lotuta ohiko Bitakora kahierra). Horretaz gain, Arabako zazpi ur-jauzi (txiki zein handi) agertzen dira. Gero, Gipuzkoako elur-zuloak, argazki […]
Gaurkoan, beste askotan bezala, bertsioak izan doguz entzungai. Jamaikarrak beste herrialde batzuetako kantak egiten. Hemen doa kanten zerrenda: MAKE IT REGGAE!!! – THE TECHNIQUES: Day O (Banana Boat Song) HERRIKOIA – ROLAND ALPHONSO: Guantanamera HERRIKOIA – PHYLLIS DILLON: Perfidia ALBERTO DOMINGUEZ – THE RULERS Wrong Embryo (Stagger Lee) HERRIKOIA – […]
Patxi Gaztelumendik astero burutzen duen “Bide gorritik” saioan gai horiek izan ditu mintzagai. Hasteko Bilbon, Gernikan eta Iruen-Hendaian izandako Aberri Egunak aztertu ditu. Gero, Patxi Lopez laster lehendakari berria izango denez egoera komentatu du. Eta bukatzeko, Arnaldo Otegiren azken adierazpenak izan ditu hizpide: “Bakea lortzeko puzzlearen pieza guztiak mahai gainean […]
Lelo horrekin ospatuko dute Bilbon aurtengo Nekazarien Borrokaren eguna, hilaren 17an. Aipatutakoa burutzeko Jardunaldia egingo dute Bilboko Kafe Antzokian goizean eta Hikaateneon arratsaldean, EHNE sindikatuko Ainhoa Iturbek kontatu digunez. Bertan hitzaldiak, eztabaidak, tokiko produktuen salmenta, bideoak, erakusketa eta kontzertua izango dituzte. Ainhoak esan duenez, nekazaritzaren aniztasuna konplexuegia da kapitalismoak ondo […]
