Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzendu duten filmearen kantuak entzunez hasi dugu gaurko saioa. Munduaren bira doan. Kaki Arkarazok sortutako musika, Pettiren ahotsarekin besteak beste. Eta galdezka hasi gero, Asisko eta Juanjori. Irudiak, filmea, musika, Internet, mundua, Euskal Herriko kuadrilak. Ordu bete eman dugu berbetan, askoz gehiago ez du iraungo […]

Datorren igandean, hilaren 26an, Erandioko Kukularra auzoan ospatuko dutena, 16.ez.  Marian de la Fuente Berbots Taldeko kideak Erandion dagoen euskararen egoerarekin hasi da, gero Kanpomartxo berreskuratutako ohitura eta helburuak azaltzeko. Igande eguerdiko 12etan hasiko dira Dantzak, bertsolariak, herri-bazkaria, Betiko kantuak eta erromeriak betetzen duten egitaraua. Erandiora joatea Bilboaldeko hainbat lekutatik […]

Pasa den astean Trinidad eta Tobagon Ameriketako 34 estatuburuk burutu zutena. Hori hasi baino lehen bi bilera garrantzitsu izan ziren: Venezuelako Cumanán ALBAkoek eginda eta Obamak  Mexikoko presidentearekin izandakoa. Goi-bileratik ezin da gauza handirik atera Xabier Aierdiren ustez, keinuak eta pixka bat gehiago baina berak uste du egoera aldatu dela […]

Ekologistak Martxan taldeak Ekoeskola antolatu du berriro eta aurten Energia aztertu nahi dute ikuspuntu desberdinetatik, gai honetan lan egin nahi duten ekintzaileak biltzea helburu duela. Edu Renovales talde horren kideak azaldu duenez, metodologia parte-hartzaile eta aktiboa erabili nahi dute bihar hilaren 22an Bilboko Ekoetxean hasiko den Ekoeskolan. Biharko Aurkezpenaren ondoren, […]

Gaur goizeko Solasaldian EHNE sindikatuko kide dugun Alberto Llona izan dugu, telefonoa bitarteko dela. Esnegintzak gure herrian bizi duen egoera tamalgarriaz jardun du Albertok berrikitan plazara irten den gai baten haritik: Iparlatek Kaiku baserritar kooperatiban zituen akzioak saldu dizkio Suitzako Emmi multinazionalari, hemengo esnegintza sektorea are umezurtzago utziz. Solasaldi hau […]

Hilaren hasieran burutu zuten Londresen G-20ko goi bilera. Luis Guridik azaldu duenez, bertan hiru puntu izan dira nagusi: ekonomia suspertzeko emango duten dirutza, finantzen erregulazioa eta protekzionismo politikak. Kasu bakoitzean hainbat ikur galdera planteatzen ditu Luisek. Bestetik, Londresen egun haietan izandako protestak komentatu ditu eta bukatzeko, zaila egiten zaio ulertzea […]

Azken urteetan gure errepideak kamioez josita izan dira, merkantzia leku batetik bestera eraman behar izan dutelako. Josu Larrinagaren ustez aipatua ez da logikoa baina azken hilabeteetan, krisia dela kausa, gure rrepideetan butxadura gutxiago ikusten dira. Orduan, zertarako Hegoaldeko autobide berria edo AHT edo Pasaiko Super-Portua?  Bide batez, Josuk kontatu du […]

ABERRI EGUNA: Igandean, apirilak 12, “Artayorran baño, yantzan obeto” saio monografiko berezia, aberria eta kantua euskal kantagintza modernoan, Intxortatik hasita gaur egunera arte, aberriaren inguruko jarrera, ikuspuntu eta sentimenduak aztertzeko modu ederra! Arratsaldeko 6etan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Hilaren 18an, larunbatean, Bilboko Kakitzak, Askapena, Komite Internazionalistak eta Ekologistak Martxan taldeek abiatuko dutena. Helburuak gizartean arazo larri hau ikusgarri egitea, erakunde publikoek armagintzari ematen dizkioten diru-laguntza publikoak salatzea eta gertu ditugun armen ekoizleak industria zibil bihurtzea dira. Pentsatzen duguna baino gertuago ditugu Bizkaian bertan armak ekoizten dituzten lantegiak, Getxoko […]