1

Aurreko saio baten The Clash taldearen lehen urteak jorratu genituen eta saio honetan azken urteak izan ditugu entzungai. Zehazki “Sandinista!” eta “Combat Rock” diskak, 1980 eta 1982 urteetan argitaratuak. Betikolez, kantarik “kingstondar”-enetan egin ditugu geldialditxoak, Dub eta Reggae doinu eta erritmoak izan direlarik nagusi. Hori bai ez ditugu urte haietan […]

Krisiarekin jarraituz, AEBetako gobernuak hainbat neurri jarri nahi ditu indarrean, eta horietariko batzuek aktibo kutsatuak atera nahi dituzte merkatutik, Luis Guridik azaldu duenez. Aktibo kutsatuak zer diren eta AEBetako gobernuak gauzatu nahi duen prozesua kontatu ondoren, Luisek beste gai bat izan du hizpide, Hegoamerikan izandako bi goi bilera hain zuzen […]

Ry Cooder gitarrajole apartaren ibilbide musikal oparoa luze eta sakon jorratzeko asmoa dauka Pedro Elias Igartuak lauzpabost mongrafikotan, hamarkadaz hamarkada joanez. Gaurkoan lehenengoa egin du. Bertan, musikariari buruz ohiko datuak emateaz gain, hasierako urteak hartu ditu erreferentziatzat (1967-71) eta urte horietan bakarka zein beste batzuentzat joz egin zituen lanak erakutsi […]

Bihar hasi eta apirilaren 4a bitartean iraungo duena. Bertan, eta azken Munduko Gizarte Foroarekin bat egiten, hainbat sindikatu, talde eta elkartek bat egin dute krisiaren eta gerren aurka egiteko. Dabid Lopategi Plataforma horretako bozermaileak krisia (krisiak hobe esanda) eta NATO aztertu ditu, “krisiak sortu dituztenek ordain ditzatela” gaineratuz. Balioen aldaketa […]

Nazioarteko Foro hori atzo hasi zen Bilbon gaur bukatzeko Eleder Aurtenetxek kontatu duenez. Sormen industriak zer diren azaldu ondoren, Elederrek helburuak, antolaketa eta hitzaldi batzuk izan ditu aztergai. Horien artean hiru azpimarratu ditu bereziki: Danimarkako Christer Lidzelius, Toby Hyam eta Koldo Saratxagak emandakoak hain zuzen. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Nostalgiari tartexoa egin diogu aste honetan, izan ere Zarama, Ama Say eta Balerdi Balerdiren kantak gu aste honetan; oraintsuagokoak ere bai, hala nola, Amaia Zubiria, Ruper Ordorika, Berri Txarrak eta Lau Behi;  notiziak, Binilo tenpore tartea eta agenda ere bai ! Garbittu belarrik!! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Korrika hasi baino ordu batzuk lehenago elkarrizketatu dugu lehen kilometroan lekukoa eramango duen Alicia Iribarren AEK-ko irakaslearekin. 10 urterekin Baztandik Erriberara bizitzen joan, eta euskara ia galdu zuen arren, 16 urterekin ekin zion euskalduntzeari. 16 urte beranduago, AEK-ko irakaslea da Erriberan. Tuterako Arrigarai euskaltegian harrapatu dugu, biharamunerako ekitaldiak prestatzen. 2001. […]