Euskal Herriko soinu desberdin ugari bildu ditugu gaurko saioan, Fermin Muguruza ekarri dugu Donostiako Zinelmaldiaren amaieran estrenatu behar duen dokumentalaren harira, eta Sagarroi “Haikua” izeneko disko berria kaleratzear daukatelako. Beste hainbat soinu ere entzun ahal izango dituzu gaurko saioan. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Google euskaraz? Galdera horri erantzun gura izan diogu emankizun honetan. Aurreko astean izenburu horrekin ekitaldi bat egin zen Bilboko Eitb-ren egoitzan.  Egoitz Goikoetxea ere (euskal SEO kontuetan aditua bera) gogotsu joan zen aurkezpenera, baina bertan bizitakoa kontatu digu guri. Etsituta atera zen handik, orohar. Etsipenean erori barik jarraitu dugu saioarekin […]

IÑAKI (Patxi Lurra): blogaria, aita izateari buruz: Korrikak 2000. kilometroa Bilbon. Noren esku lekukoa? Aitabarri talde baten esku. Nondik ekimena? Iñakik lehenengo umearen zain zela bere blogean hasitako idatzi-sorta batetik. Aitaren rolaz eta azken urteetan ematen ari den  aldaketaz-eta hausnartuz. Umeen haz/hezkuntzan berdintasuna, maitasuna eta armonia muinean izan behar omen […]

Gaur arratsaldean abiatuko da Korrika Tuteran, “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” lelopean. Edurna Brouard Korrika 16ko arduradunak kontatu digunez, eskarmentua badute baina Korrika guztiek zer edozer berria dute. Korrika Kulturala, ibilbidea, zailtasunak eta aldaketa poliitikoa dela-eta entzuten ari garen zenbait gauza komentatu ditu Edurnek. Bestetik esan, bihartik(ostirala) aurrera […]

Lelo horrekin  beste kanpaina bat hasi berri du AHT Gelditu Elkarlanak, Mila Elortzak kontatu digunez. Kanpaina horrek egitasmo erraldoi hori zalantzan jartzen dutenen konpromesua lortu nahi du. Egungo egoera (Nafarroan eta EAEn) aztertu ondoren, Milak kanpainaren zehaztasunak eman ditu: elkarretaratzeak, argazkiak, ekitaldiak eta webgune berria ( www.nikereahtgelditukodut.org helbidean). Bukatzeko, erakundeek […]

Korrika 2.0 Gaur ere Korrikara jo dogu. Orozkotik Baranbiora bidean zen orduan euskararen aldeko martxa, eta Kimetz Arana Trapagarango (Meatzaldea) euskaltzalearekin zuzenean hitz egin dugu. Tuteran hasi eta Gasteizera bidean bizitakoaz mintzatu zaigu bera. Gogoeta interesgarriak, bertatik bertara izandakoak. Korrikaren alde teknologikoari buruz berba egin dugu Benito Fiz (bontxi) AEK-ko […]

Martxoari dagokiona. Bertan, Lur Mallea Deustualdeko aldizkari horren zuzendariak esan digunez, ohiko Monografikoa nazioarteko adopzioei dedikatu diete. Gureak kanpoan, Inkesta, Deustualdeko historia.. atalak jorratu ondoren, elkarrizketa nagusia Argia Gardeazabali (Hortzmuga antzerki taldea) egin diote. Kanaleko azken maizterraren istorioa ere kontatu digu Lurrek, « Boreas » itsasontziarena. Bukatzeko, « Deusturen historia […]