Solasaldi berezia izan dugu gaur gurean, Mixel Berhokoirigoin Laborantza Ganbararen lehendakariak bart Bilboko Kafe Antzokian emaniko hitzaldia hain zuzen. Horretan, “Ni ere Euskal Herriko Laborantza Ganbararen alde” lelopean, Mixelek azken 25 urteko Iparraldeko laborarien antolaketa, eztabaidak, urratsak, erronkak, nekazaritza modeloa…kontatu ditu. Laborantza gauzak ez direla soilik laborarienak esan du, gizarte […]

Gure Irratiak, Irulegiko Irratiak, Xiberuko Irratiak eta Antxetak osatzen duten Federazio horretaz hitz egin du Pepe Aizpuru Euskal Irratietako erredakzio-buruak. 1982 urtean hasi zen istorio hau, Alderdi Sozialistako François Mitterranden gobernuak sortutako irrati libreei buruzko legediarekin batera. Gero, eta irrati bakoitzaren nortasuna errespetatuz, amankomuneko programazio batera heldu dira Iparraldeko lagunak, […]

Nora aldizkariko 12. zenbakia pasa den igandean iritsi zen Euskal Herriko kioskoetara. Horretan, Iñaki Uriarte arkitektoak idatzitako “Burdin ibaia” da erreportai nagusia: oroimen historikoa landu du arkitekto honek, burdina eta Ibaizabal itsasadarra uztartuz. Honi lotuta Kirmen Uribek “Bitakora kahierra” idatzi du oraingo honetan eta horrezaz gain, beste artikulu batzuk ditugu […]

Gaur, hilaren 7an hasi dira Hego Euskal Herrikoak, martxoaren 31ra arte luzatuko direnak. Jose Luis Segura EKAko (Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamendu) komunikazio-arduradunak esan digunez, merkealdiak ez dira saldoak edo likidazioak: salneurriak jaisten dira eta ez kalitatea (honen inguruan ere erne ibiltzeko aholkua eman digu). Horrekin batera beste zenbait gauza kontuan […]

Bere burua aurkezteko eskatu eta Arte Ederrak ikasitakoa dela, barne-diseinuan eta diseinu grafikoan diarduela eta arte kontuei buruzko edizio proiektu baten arduradun dabilela jakin dugu, bere doktore-tesia egiten duen artean… asti gutxi aspertzeko! BELCRO proiektuaz mintzatu zaigu Izaskun hasteko. 1000na aleko hiru argitalpen orain arte. Hirurak diseinu grafikoan dabiltzan gazteen […]

Urtarrilaren 1ean izango da eguna, baina urtean zehar hainbat ekitaldi burutuko dira Kuban zein munduko hainbat tokitan. Sasi guztien gainetik (eta azpitik) Kubako iraultzak aurrera egiten jarraitzen du, akatsak, kontraesnak eta blokeoa gainditzen. Urtarrilaren 3an, Euskadi-Kuba elkarteak antolatuta, jaialdia egingo dute Bilboko Areatzan elkarte horren Elena Bengoetxeak kontatu digunez. Datorren […]

Gaurkoan ESAITeko Ritxi Mendigurenek bolo-bolo dabilen afera aztertu du. Kirol mundutik haratago joan den istorioa, semantika kontua baino gehiago dela esan digu. Bien bitartean, argi geratu da hainbat lagunen iritzia: 165 futbolarik, 800 ta piku kirolarik, giza-eragile, alderdi eta gehiengo sindikalak zabaldutako oharrak…. Duela egun gutxi futbalariek agertu zuten bezala, […]

Castillo Suárezen «Souvenir» lana, bere ibilbideko hirugarrena -aurrekoak «Mugarri estaliak» (Susa, 2000), «Spam poemak» (Elkar, 2004) eta «Bala hutsak» (Elkar, 2006) izan ziren, aurkeztu digu gaur Piperpolisen. Castillo Suarezen poesiaren betiko bereizgarrietako batzuk biltzen dira liburuan: giza harremanez sakon eta zorrotz aritzea, ez mezu biribilez , esaldi zirikatzailez eta irudi […]

Horixe izan du mintzagai gaurkoan Igor Erauzkin Biko Arloko sexologoak. Espainiar gobernuak bultzatutako azken kanpaina (hip-hopekin hain zuzen) arazo zaharrei irtenbide zaharrak ematea da Igorrentzat. Honen ustez, kanpaina dator abortuaren inguruko datuak ezagutu ondoren, baina akats batzuk ditu: haurdunaldia ekiditeko, esaterako, antisorgailu franko dira, preserbatibotik haratago; kanpaina horren bitartez esplizitoki […]