Saio honetan soinu azkar eta biziak ekarriko ditugu, Ingalaterrako post-punk olatu horretan koka ditzakegun zenbait talderen eskutik (Babyshambles, Hard-Fi, Maximo Park, Bloc Party…) Euskal Herritik ere soinu baikor eta tentsuak (Sagarroi, Stupenda Jones, Los Bitxos…) On egin! DESKARGATU. https://bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla070627.mp3
Saioa deskargatzeko HEMEN. Uda badatorrela eta, kontzertu erraldoiak Euskal Herrian ere. Aste honetan bertan Bilbo musikaren hiriburu bilakatuko da. Bilbolive jaialdiko antolatzaile Ibai Villapun izan da gure artean. Irratsaioaren bigarren zatian berriz Xiberoara jo dugu, ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean Idauze Mendin Euskal Herria Zuzenean festibala ospatuko delako. Han […]
Gauza mamitsu eta jakingarriak kontatu dizkigu Iñaki Peña lagunak Lengües Vives deritzan egitasmo ederraz. Duela zenbait urte Katalunian sorturiko egitasmo eder honen bidez, gaur egun agerkari edo boletin bat argitaratzen dute gure inguruko zazpi hizkuntzatan. Honako hauetan, hain zuzen ere: portugesez (galiziera barne dela), asturiera, aragoiera, katalana, okzitaniera eta […]
Taupadak ikuskizuna estreinatu dute Kukai Dantza taldeak (irudian) eta Logela multimediak, Valladolideko antzerki jaialdian estrenaitu ondoren laster Euskal Herrian ikusi ahal izango dugu pieza hau. Jon Maia dantzari eta koreografoak zuzentzen du Taupadak eta gaur piperpolisen egon da. Asteburu honetan Bilbon Lekuz leku nazioarteko Dantza jaialdia ospatu behar da. […]
Maputxea Hegoameriketan bizi den herri amerindiarra da. XVI. mendean espainarren kontra borrokatu behar izan zuten; XVIII.ean txiletarren aurka eta geroxeago argentinarrak izan zituzten etsai. Egun bi herrialde horietan zeharo sakabanaturik bizi dira, eta egungo egoerari buruz gehiago jakiteko asmotan Alvaro Hilario kazetaria elkarrizketatu dugu, duela gutxi maputxeekin berriro egoteko […]
50 urte bete dira Deustuarrak Abesbatza sortu zenetik. Gaur egun ere hortxe jarraitzen dute astero astero Deustu inguruan kantatzen. Urteurrena ospatze aldera disko bat grabatu dute aurtengo neguan eta horixe izango da, hain zuzen, saio honetan eskaintzen dizueguna. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070622.mp3
Azken saioa izan da gaurkoa. “Ikasturteko” edo denboraldiko azkena. Entzun beharko genitukeen zein ez ditugun entzun pentsatzera jarri gara orduan, eta lau aukeratu ditugu, horietatik 3 euskaldunak. Hala ere, jendea geratu zaigu kanpoan: Edorta Izarzugaza, Oier Etxeberria, Bazterrak…lan interesgarriak egiten ari diren bertako jendea, euren lanik entzun gabe geratu zaizkigunak. […]
“25 urte Lemoizen itxieratik, 25 urte nuklearrik gabe” lelopean, egunotan Bilbon egiten ari diren Jardunaldien berri ekarri digu Iñaki Barzenak. 25 urte daramatzagu nuklearrik gabe baina gaurko egoerak zenbait galdera mahaigaineratzen ditu. Horiei erantzuteko, hain zuzen, Ekologista Martxan taldeak Jardunaldiak antolatu ditu, hilaren 18an, 19an eta 20an burutzeko Bilboko […]
Ostegunean blues eta gospel musiken izar baten bisita jasoko dugu Bilboko Kafe Antzokian, Bilbo Hiria irratiaren 10. urteurreneko ospakizunen baitan. Sharrie Williams 12 urterekin hasi zen abesten eta laster batean sartu zen Michigan estatuko Greater Williams Temple Inspirational Voices gospel abesbatzean. Ondoren The Voices of Joy eta The Sisters of […]
Saioa deskargatzeko HEMEN. Second Life asko aipatzen da aspaldion, eta guk ere bidaia egin dugu bertara, horretarako Ana Courier izan dugu laguntzaile. Bigarren bizitzari buruzko euskarazko bloga edukitzeaz gain, blogintzan aspaldian murgilduta dagoen neska da Ana. Elkarrizketa mamitsua izan da. Irratia.com Second Life horretan, lehenengo irrati euskalduna izateko, urratsak ere […]
