Saio berezia izan da gaurkoa, datorren asteazkenean(hilak 9) Kafe Antzokian izango den kontzertuari eskainia. “Zarata Kafe Antzokian” deitu diogu “post” honi eta arrazoiarekin, distortsioa eta bolumena izango baitira nagusi(Gomendioa: Ez ahaztu belarrietarako tapoiak!). Hona Menua: Antoine Chessex(Berlindik, saxofoiari puzka), Ovo(Italiako bikotea, rock gordinarekin), Ura(Bilbotik, Jon Inbernon eta Alberto Martinen inprobisazio […]

Alison Kraussen ahots zoragarriak eman dio hasiera aste honetako Soinugela irratsaioari. Disko berria plazaratu du berrikitan amerikarrak, A Hundred Miles Or More izenekoa. Diskoaren nolakoa ezagutzen hasteko, hiru kanta entzun ditugu bertatik. Bluegrass eta country kantariaren ondotik, Kelly Joe Phelps gitarrajolearen musikaz gozatzeko parada izan dugu. Karibe aldera jo dugu […]

Gaurko saioan entzundakotik bi izen nabarmentzekotan, John Cage eta Luis De Pablo lirateke. John Cage-ren piano prestaturako pieza bat entzun dugu(Soken artean objetuak sartuz, pianoaren soinua eraldatzen zuen, perkusiboagoa izan zedin), eta Luis de Pablo Bilbotarraren “Zurezko olerkia”, Artze anaien txalapartarekin. Hauek laguntzen, Nad spiro(Rosa Arruti Donostiarraren ezizen artistikoa. Bartzelona […]

    Ohi bezala, aniztasuna gailendu da gaurkoan ere Soinugela irratsaioan. Egia den bezala esateko, musika genero gehienak entzungai izan ditugu: jazza, bluesa, rocka, folka, tradizionala eta Pedro Elias Igartuak “gitronika” izenaz bataiatu duen beste genero bat ere bai. Jazza Javier Colinak, Marc Miraltak eta Perico Sambeatek osatzen duten hirukotearen eskutik […]

1

1997an sortu zen The Bon Scott Band, AC/DC talde australiarraren zale amorratu batzuk bildu eta jam session arrakastatsuak egin ostean. Hor hasi zen egun talde mitikoak munduan duen tribute band fidelenaren ibilbidea. Fidelak dira halaber, TBSB taldeak dituen jarraitzaileak, Angus Young eta lagunen riff-ekin burua astintzea maite dutenak. Aurrekoan izandako […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Egoitz Goikoetxea Kingston Hiriko esataria web posizionamenduan aditua da. Ageri enpresako sortzaile euskal seo bloga ere martxan du. Egun baina, Madrilen ari da lanean. Han harrapatu eta bilatzaileetako emaitzak zelan hobeto azaldu digu. Reggae musika entzun dugu gaur, Euskal Herrian klasikoak diren doinuen bertsio orijinalak. Fermin Muguruzaren […]

Urkamendi Blues deitzen da SextySexers taldeak kaleratu duen azken lana. Pasadan ostegunean aurkeztu zuten Kafe Antzokian bigarren lan hau. Iluntze berri baten bila izenekoa 2006an plazaratu zuten eta oraingoan lan berriarekin datoz, Mikel abeslaria izan da gurean. Martxoan estreinatu zuen Tanttaka antzerki taldeak Emakumeak izarapean antzezlana, sexuaz mintzatzen den antzezlana […]

    Saio honetan Giussepe Verdiri buruz berriki euskeraz argitaratu den biografia bati buruz arituko gara; Itziar Gillenea donostiarrak idatzitakoa, hain zuzen. Horrez gain bere musika instrumentaletik aukeratutako pieza batzuk entzuteko aukera izango dugu. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070420.mp3

    Aste santuko opor txiki hauek eta gero(Reynols-ekoen argazkia izan da webgunera sartu eta ikusten zen lehen gauza hiru astetan!), “sotora” itzuli gara berriz(kontraesana, Bilbo Hiria Irratia ganbara batean egonda), eta lau plater handirekin gainera, lau izen potolorekin: Walter Marchetti(Juan Hidalgo eta Esther Ferrer-ekin batera ZAJ taldeko kide izan zen), […]