Arratsalde euritsua suertatu zaigu gaurkoa, eta aukeratu dugun musika bat dator giroarekin. Bide Ertzean taldearen “Non dira” azken diskoaren aurrerapen singela entzungo dugu, Joseba Tapiaren “Real Politik” diskoa ere gurean izango da, Anje Duhalderen “Sorminetan” azken diskoarekin batera. Atzerriko harrobitik, Espers (aurki Durangoko Plateruenean egongo direnak) ekarri dugu, euren hipismo […]
Saioa entzuteko: HEMEN. Podcasting jardunaldiak burutu dira asteburuan Bartzelonan. Arkaitz bertan izan da, eta hango kronika eskaini digu. Euskal Herrian podcastingak ez du arrakasta handirik izan momentuz, baina egiten den apurra ezaguna da. Entzuten da. Bigarren elkarrizketa Iratxerekin egin dugu, Burlatan egingo den Nazio Eztabaidaren harira. Bertan besteak beste .eus […]
Anthony B-ren 8 diskotatik aukeratutako 16 abesti guztira. Lehenengo abestiaren melodia denok ezagutzen duzue eta hurrengoak mugitu eta dantzan jarriko zaituzte edonon saioa entzuten zaudetela. Saio oso mugitua, Anthony B ren abestiak oso dantzagarriak baitira. Gaurko saioan ez dugu Anthony B Euskal Herrira noiz datorren eskatu beharko Azaroaren 21ean izango […]
Asteburuko euskal futbol taldearen inguruko komentarioak egin dituzte Izaskun Larrabeitik eta Medius-ek; era beran ez dituzte ez ahaztu, nesken taldeak. 4 t’erdiko pilota txapelketaren emaitzak eta herri kirolak burutu dute gaurko Kirolaldia programa. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia061023.mp3
Ruper Ordorikak ostegunean eskainiko duen kontzerturako 15 sarrera zozketatuko ditugu bilbohiria.com webgune honetan, galdera erraz bat erantzuten dutenen artean. Galdera erantzuteaz gain, Kafe Antzokiko berripaper elektronikoan harpidetuta egon beharra dago asmatu dutenen arteko zozketan sartzeko. Bilboko Kafe Antzokian izango da Ruper Ordorika aste honetan, urriaren 26 eta 27an, Mugalariekin emango […]
Bizkaiko txapelketa nagusia hasi da Zamudion. Jende aldetik bero eta bertsolariak are beroago, Unai Iturriaga eta Igor Elortza aurten ez baitaute. Horrek aukerak zabaltzen dizkie hainbat bertsolariei. Hortaz txapelketa aukeraz eta aldaketa politez dator apainduta. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061020.mp3
Espaniako ligan diharduten euskal ekipen kronika ekarri digu Medius-ek gaurkoan eta halaber nesken artean jokatutakoderbiaren kontakizuna. Pilota kontuetan, 4 t’erdiko txapelketaren bilakaera, asteburuko 4 partiden kontakizuna eta datorren aste-ondarrerako aurreikuspena. Saioa deskargatzeko, egin klik HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia061017.mp3
Saioa entzuteko HEMEN. Gorka Juliorekin mintzatu gara gaur web 2.0ren inguruan, bera tren batean zebilela. Azkenaldion hainbat ekimen interesgarri bultzatu ditu Gorkak, blogari.net blogen ostatatze zerbitzua eta bloginfluence 2.0 tresna kasu. My Odeo Channel (odeo/cb6a5695f0179c62). Web 2.0ren inguruko azalpenak ematen dabil han, hor eta hemen, ikuspuntu euskaldun batetik eta gainera, […]
Mikel Urbeltz musikariak Bilbo Hiria irratian egiten duen Baskistan irratsaioa martxan dago beste urte batez. Gainera, esan behar dizuegu aurten formato berrian datorkigula: aurrerantzean, ordu bikoa barik, ordubetekoa izango da Mikel Urbeltzen emanaldia, astelehenero, arratsaldeko 18,00etan hasita. Eta behin zuzenean eskaini eta gero, bilbohiria.com-era pasatuko dugu, jakina. Hauxe duzue aurtengo […]
EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kide dugun Iñaki Barcenak Garoñako indarretxe nuklearra hartu du hizpìdean gaur goizeko solasaldian. Izan ere, azken hiru asteotan hiru matxura izan baititu indarretxe horrek, eta gure aditu ekologistaren irudiko, behin betiko itxi beharko lukete lehenbailehen, denon lasaitasunerako. Horrezaz gain, etorkizuneko alternatibaz ere mintzatu zaigu […]
