Hauxe izenpean hiru musikariok elkarrekin grabatu duten diskoaren aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zutela eta, hirurak gure estudioetara ekarri eta era guztiz lasaian ordu erdiz beraiekin solasten aritzeko probetxatu genuen. Ohiko moldeetatik ihesi, solasaldi informala nahi genuen eta halakoxea suertatu zen. Egia esan, gai bakarra proposatu genien abiapuntu bezala (Musika […]
The Who taldearen musikarekin ekin dio Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugela irratsaioari. Zenbait kanta entzun ditugu talde honek Endless Wire (Bukaerarik gabeko burdinaria) izenpean berrikitan atera duen diskotik. Rocketik reggaera pasatu gara, Ingalaterratik Karibeko uharteko musika egiten duen Jazz Jamaica taldearen Motorcity Roots (Motor Hiriko –Detroiteko– sustraiak) diskoaz gozatzera. […]
Gaurko saioa irekitzeko Mugaldekoak proiektua hautatu dugu, Edu Zelaietak eta Beñardo Goietxek 2004tik aurrera aurkezten egon diren ikuskizunaren testigantza biltzen duen diskoarekin. Goseren sinkretismo musikala ere bertan izango da entzungai, Atom Rhumba eta Pinbol taldeen emozioak, Will Johnson musikari hiperaktiboaren bi emaitza, bere bakarkako lana eta South San Gabriel […]
Gaur, hilaren 28an, Karidadeko Benta taldeak “San Quirico” bere hirugarren lana aurkeztu dute Bilboko Kafe Antzokian. Aurkezpena baino lehen, taldekoek Albia Lorategiko txoko guztiak alaitu dituzte musikaren bitartez. Hemen duzue gaur bertan Kafe Antzoki ondoan grabatu dugun bideoa.
Saioa deskargatzeko HEMEN. Zinebi film labur eta dokumentalen nazioarteko jaialdia burutuko da Bilbon asteon. Eta gure saioan errepaso txiki bat eman diogu karteldegiari, izan be, guztira 2615 film ikusiko dira Bilbon egunotan. Susako ezpotei buruz aritu gara gero, eta bide batez Armiarma.com atarian sartu gara, literaturaz berba egiteko.Albisteak 2.0: […]
Hilabete honetan argia ikusi du Sagarroiren laugarren lan luzeak: “Baleike”. Kataluiniako Kasba Music etxeak emanen du argitara. Iñigo Muguruzak gidatutako taldearen soinuak orain arteko ezaugarriak gordeko ditu: cumbia-ska, reggae-rumba, ska, rock… non letrek, beti bezala, garrantzi handia izango duten.Gainera, disko honetarako, Iñigo Muguruza, Asier Ituarte, Carlos Zubikoa eta […]
Natividad “Nati” Cano mariachi musika jotzen hazi zen. Bere aita eta osaba musikariak ziren Guadalajaran eta zortzi urte zituenerako bazebilen beraiekin profesionalki. 1959an, hainbat taldetan ibili ondoren, Los Angelesera joan zen. 1961ean Million Dollar antzokiko mariachiaren zuzendari izendatu zuten eta izena aldatu zion: Mariachi Los Camperos. Areto honetatik estilo […]
Astelehenero bezala Ekaitz Hernandez teknikari dugula, Izaskun Larrabeiti, J. A. Torre Altonaga “Medius”, eta Jabi Lauzurika elkartu gara euskal futbol taldeak asteburuan egindako jardunak komentatzeko; halaber, gure nesken emaitzak ere hizpide ukan ditugu. Ez dugu ahantzi 4 t´erdiko final erdia eta Titin-Irujo, zein Barriola_Olaizolaren arteko pilota partidak eta bukatzeko […]
Etxebizitza arazo larri bihurtu da hainbat lagunentzat. Pasa den astean, Ramón Fernández Durán ekologista eta idazle madrildarra Bilboko Ekoetxean izan zen etxebizitzaren muinak eta gakoak aztertzeko asmoz: horra hor eskubidea, prezioen arrazoiak, espekulazioa, burbuila, gizarte mugimenduen erantzuna, etxebizitza hutsik… Horretaz eta gehiagotaz aritu da gaurko Solasaldian Josu Larrinaga. Solasaldi hau […]
Argazkian ikusten den Leire Bilbaoren gidaritzapean joan zen Gernikan Azaroaren 19an jokatutako Bizkaiko Txapelketaren lehen final aurrea. Gaurko emanaldi honetan bertan entzundako zenbait pasarteri erreparatu diegu. Gogoratu domeka honetan hilaren 26an alegia 2. final erdia jokatuko dela Getxon. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto061124.mp3
