Aste Nagusiak bederatzi egun, eta egun bakoitzean 24 ordu irauten duen jaia. Ezinezkoa da egun horietan txosnagunea hutsik topatzea. Goizean Areatzan sukaldariak nagusi. Lehiaketa gastronomikoa astelehenetik igandera izaten da, gaur abiatu da. Gaurkoan patatak saltsa berdean sukaldatu beharra zegoen eta goizean goizetik sekulako giroa izan da. Bitartean txikienak entsalada prestatzeko tailerra izan dute. Hona hemen Areatzan jasota hitzak.
Antzerkiaz gozatzeko beste proposamen bat izan dugu gaurko saioan, mugimenduan doan antzerkia “Antzoki Ibiltaria” deiturikoa. Autobus turistikoan Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Gurutze Beitiak Bilbotik tour berezia eskainiko diote bidaiariei. San Mamesetik abiatuta mugimenduan hiriko pasadizo eta bitxikeriaz betetako emanaldia eskainiko diote. Hilaren 22tik (astelehena) 27ra (larunbata), hiru emanalditan egunero, […]