Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da, euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez, gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta […]
Hodeik orkatila apurtu du sazkibaloian jolasten. Hodeik kirol pila probatu nahi ditu, ondoren gehien gustatzen zaiona aukeratzeko. Zein da zure kirolik gustukoena? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/09-gaurezdagoeskolarik-ubuntu.mp3 Deskargatu hemen.
No programa de hoxe ímosvos poñer os dentes longos coas Galiziar Jardunaldiak que Galizaleak organiza esta fin de semana en Bilbo! Contarémosvos máis polo miúdo qué ides atopar os que vos acheguedes este venres e sábado ás nosas xornadas: palestras, concertos, bertsolaritza, regueifa… e moito máis! Ademais, no Redeiras contarémosvos a historia […]
Japoniatik datorren Shugo Tokumaruk irekiko du gaurko Musibla bere folk bitxiarekin eta bide emango die rock esperimentala jorratzen duten hainbat talderi, hala nola, Slowdive, Mazzy Star Sofa, Thurston Moore (Sonic Youth-eko kide ohia), Mount Eerie edo Zarauztik datorren Sofa taldearen musika instrumentalari. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170509musibla-014.mp3 Deskargatu hemen.
Urtero bezala, eta Algara konpartsaren eskutik, Udaberri Jaia ospatzen da maiatza aldera Gabriel Aresti euskaltegian eta Kafe Antzokian. Egun osoko festa da; goizetik hasita eta ordu txikietara arte. Gaurkoan Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa egin du Udaberri Jai honetan; pregoiarekin abiatu dugu saioa eta hainbat protagonisten hitzak batu ditugu gure […]
Espainiako Gobernuak atera berri ditu urtarrila eta martxoan artean izan ziren lan istripuen estatistika, eta zenbait datu interesgarria argitaratu ditu. Horiek aztertu ditugu Endika Alabort Amundarain ekonomialariarekin. Azken 4,5 urteotan lan istripuak gora egin dute, zenbait urteetan behera egin ondoren. Joera onen atzean dagoena aztertu ditugu. Guzti hau lan erreforma […]
Gai gogorra, ederra, pizgarria. Memoria historikoaz ari garela, non dira mugak? Noiz hasi da dena? Zein da benetako historia? Zeinek du zer kontatzen? Nola osatu txatalka oihal konplexu hori? Zenbat ñabardura dago zuri eta beltzaren artean? Nola gertatzen izan da? Zer bizipen eta emozio du bete-betean ukitutako jendeak, bazter hau-hori-hartakoak? […]
Bertsolaritzak ez du mugarik ezagutzen, eta POTTO irratsaioak ere ez! gaurko atalean Euskal Herria zeharkatuko dugu, ekialdetik mendebaldera (Hazparnetik Bilbora). Gazteen txapelketak gero eta sona handiagoa hartzen ari dira, eta horren erakusle da Eskolarteko txapelketa. Hazparnen Xiberu, Lapurdi eta Baxenafarreko txapelketaren finalaz gozatu ederra hartu eta gero, Legutiora jo dugu […]
Gizakiok era guztietako jarduerak egiten ditugu bizi garen ingurunean eta jarduera horietako askok berehalako eragina daukate ingurunean, bertan dauden izaki bizidunengan eta are geure buruarengan ere. Inguruko eremuak kutsatzeko joera aspaldikoa dugu gizakiok, baina azken aspaldion nabarmen handitu dela esango genuke, industriak eta teknologiak aurrera egin ahala, batez ere. Zeintzuk […]
KEM MOC Bilboko Talde Antimilitaristak ekintza ez biolento bat burutu du, Bilbon Bruselan ospatuko den NATOren goi-bilera salatzeko. Europa osoko aktibistak salaketa eta blokeo ekintzak burutzen ari diren bitartean, Bilboko KEM MOCek Maria Dolores de Cospedal defentsa ministroak zuzentzen zuen konboi bat “blokeatu” du. Konboi honen ibilbide laburra itsas komandantziaren […]
