Lander Arbelaitz batu zaigu saiora eta Argia astekariak aste honetan dakarrenaren berri eman digu. Honakoak aipatuko ditu: Urko Apaolazak LABeko idazkari nagusigai Garbiñe Aranbururi egindako elkarrizketa; euskal hiriburuetako haurrek tokiko animaliez duten ezagutzari buruzko erreportajea; eta Ana Malagon idazleari Danele Sarriugartek eginiko elkarrizketa. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170519_IBALanderArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.  

Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialariak azken urteetan pentsio sisteman emandako erreformen inguruko hausnarketak ekarri dizkigu. Aurreko astean “ Pentsio publikoak mantendu, gaur eta hemen” jardunaldian jasotako iritziak ekarri dizkigu, bertan ELA, LAB, Pentsionistak martxan eta Mikel de la Fuente adituak esandakoak aztertutakoak azaldu dizkigu. Azken erreformak murriztu nahi dituzten […]

Gaurkoan hirigintzari begira jarriko gara baina feminismotik, hori da hain zuzen ere Dunak taldearen xedea; Hirigintza feminista eta parte hartzea lantzen duena. Dunak taldeko Zuriñe batu zaigu. Hiria kolektibotik abitu zen dunak taldea. Hiri feminista kontzeptuaz ari garenean bizitza zentroan jartzen duen hirigintzaz ari gara. Orain arteko hirigintza oso genero […]

Hiria eta osasunaren arteko harremanak maiatzean gertatu diren hainbat hitzalditan sustatutako gaia izan da. Udalsarea 21-ek gida bat atera baitu garapen jasangarria eta osasunaren arteko harremana  aztertuz eta horiek izan ditu hizpide Ula Iruretagoiena arkitektoak.  Bi arlo hauen arteko loturak agerikoak diren arren, urrutiko espezialitateak dira biak, bata arkitekturarekin eta […]

Jaiaren nondik norakoak eman dizkigute Larramendi ikastolako arduradunak. Ikastola eta herria batuko ditu ibilbideak, eta lau gune izango ditu 5,7 kilometrotan. Larramendi ikastola eraldaketa prozesu estrategiko batean murgilduta dago. Proiektu akademikoak eta kudeaketak bat egitea nahi dute, ikastolak bultzatutako balioetan oinarrituta. Ibilaldiaren irabaziak eraldaketa “integral” horretan laguntzeko erabiliko dituzte.Egitarau oparoa […]