Areatzako pasealekuan kokatuta dagoen Bilboko 47. Liburu Azokan atzo  Urrezko Luma entregatu zen, 40. urteurrena ospatzen ari den Erein Argitaletxeari. Euskal kultura babesteagatik, eta hasieratik, urte gogor haietan sormenaren eta gizartearen aldeko lanari balioa emateko, berrogei urteotako konpromisoa eskertu nahi izan diote honela Erein argitaletxeari, Azokaren Urrezko Luma entregatuz. Erein argitaletxea […]

Gaurko saioan Kantabrian zuntzerako azpiegitura bat eraikiko dutela kontatu dizuegu, Wifi4EU, Europar Batasunak hiriburu handietan wifi konexioa ezartzeko proiektua azaldu dizuegu. Uber, Cabify eta taxien arteko guda aipatu, Futbola 4Kn eta 2020an gertatuko diren aldaketa batzuk aipatu ditugu, bideo eta guzti egin dugun bigarren saioan. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean225.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan bat egin dugu Uribe Kostako Hiruka agerkariko Irantzu Sagarminaga kazetariarekin, eskualdeko berri aipagarri batzuk nabarmentzeko. Hasteko, joan den hilaren 25eko osoko bilkuran Plentziako Udalbatzak aho batez onartu zuen Placentia (Kanada) eta Plentzia herrien arteko senidetzea. Horren helburuetako bat da herri bien arteko lankidetza sustatzea, adiskidetasun-loturak indartzeko eta harremanak ugaritzeko. […]

1

Gaurko ekonomia tartean Steve Keen ekonomialariak idaztitako artikulua ekarri digu Joseba Tobar Arbuluk. Bere artikuluan ironia handiarekin ekonomia neoliberala desmuntatu egiten du. Ekonomia neoklasikoko teoriak faltsuak direla dio. Laburbiltzen dirua kontrolatzeko banku zentrala behar dela, interes baxuarekin jendeak inbertituko duela eta azken finean egiten dena da; diruarekin espekulatu egiten da. […]

Ekainaren 10ean hitzordu garrantzitsua du  Gure Esku Dagok Bilbon; “inoiz ikusi gabeko galdera ikur erraldoia” osatuko dute hara joango diren herritarrek, Euskadi plazatik Plaza Eliptikoraino, “erabakitzeko prest” daudela aldarrikatzeko. Zelai Nikolas Gure esku dago ekimeneko bozeramaile izan da gurean. Larunbateko ekitaldia “beste mugarri bat” izango da adierazia du. Demokrazian sakontzen […]

Lur triste dago eskolan ume bat dagoelako besteak mehatzatzen eta jotzen, eta horrek beldurra sortzen du besteengan patio orduan. Amamak, ipuin baten bidez, lagunak izatearen garrantzia azpimarratu du, eta denok batera horrelako egoerei aurre egin behar diegula. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/10-gaurezdagoeskolarik-ausarten%20kluba.mp3  

Gaurko Potto saioan, Josu Zabalak eta Erlantzek Euskal Herriaren ekialdea bisitatu dute (beste behin ere). Batetik, Azpeitian Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren final biziaz gozatu dute; eta, bestetik, Biriatun Ikastolen aldeko jaialdia izan dute hizpide. Zelan ez, prosaz gain bertsoa ere izan da presente-potente + astebururako jan-edana: agenda-propsamena. Biba bertsoa, gora Apolo […]

Gaurko saioa Ipar Euskal Herriko musikaria ekarri digu Rafa Rueda, Paxkal Irigoyen. Paxkal Irigoyen eta Kontsumo orkestraren “Kontsumo Produkto” disko berria argitaratu berri du, hamar kantuz osatua da diskoa. Ipar Euskal Herriko proiektu artistiko ugaritan ibilia da Paxkal Irigoyen besteak beste Zezenaren Taldea, Bilau, Elirale antzerki taldearen sokuntzetan… Duela bi […]