Langileen ekonomiari jarduten dugu ostegunetan, ekonomiaren analisiak eginez, egoerak ulertzeko gakoak emateko batu egiten zaigu Endika Alabort Amundarain ekonomialaria. Gehiegizko informazioa dagoen honetan sistema ekonomiako eraldatzeko historian eman diren kasuak komentatu dizkigu Endikak, izan ere, praxia edo praktikak dira garrantzitsuak. Langile mugimendua eta berek ekonomia beti aukeren ekoizleak izan dira. […]
Ekainaren 10ean, Herri Oboeak ekimena izango da Bilbon, VII. Larrain Dantza Topaketarekin batera. Gaztedi dantza taldeko Aitor Santamariak eman digu ekimenaren berri. Ekainaren 10ean, beraz, musikaz argituko du egunak Santutxun, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon, Zazpikaleetan eta Abandon, eta 12:00etan Atxuriko Gizakunde Plazan erraldoien lekuko aldaketa egingo dute, “erraldoi eraberrituak” ikusteko aukera […]
Hamalau heriotzena esaten dioten bertso sortak Markina-Etxebarriko Altzibar baserrian egindako krimen lazgarria kontatzen du. Hiltzailea, Jose Larrañaga, Bilbon exekutatu zuten 1826ko ekainaren 14an. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170608_gomutan23.mp3 Deskargatu hemen.
Goizeko zortzietan puntuan ‘%100 basque’ liburuaren irakurketari hasiera eman dio Itxaro Bordak. Lehen pasartea irakurri ostean hunkituta agertu da idazlea. Beste ahotsetan eta ozen berak idatzitako hitzak entzutea emozio berezia ekarri sortu dio. Irakurri ostean Itxaroren hitzak jaso ditugu. Arratsaldeko zazpiak arte ehunka lagunek etenik gabe liburuaren pasarteak irakurriko dute […]
Gaurko saioan Juanjo Olasagarreren bisita izan dugu. Argitaratu berri duen Poz Aldrebesa nobela izan dugu mintzagai. Gai asko jorratzen ditu nobelan, memoria, zaintza, gizonen arteko maitasuna, sexua.. Bi protagonista nobelan,homosexualak, Joseba eta Axi. Belaunaldi konkretu batekoa, belaunaldi baten argazkia da, 19 urte elkarrekin daramatzaten bikotea dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/piperpolis/170606_piper_Juajo_Olasagarre.mp3 Deskargatu hemen.
Maiatzaren 31an Eusko Jaurlaritzak Diru sarrerak Bermatzeko Errentaren aldatzeko oinarrizko dokumentua ezagutzera eman zuen legebiltzarrean. Hamabost aldaketa aurkeztu zituen Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak. ELAk oso irakurketa ezkorra egiten du; ELAren ustetan erreforma bere horretan ezartzen bada pobrezia handitu egingo da. Mikel Noval eta Janire Landaluzek erreforma horren inguruko […]
Ekainaren 1ean zoru klausulak epaitzeko epaitegi bereziak abiatu ziren. Ekainaren batetik Bizkaikoa martxan da, Donostian eta Gasteizen uztailaren batean jarriko dira martxan. Zoru klausula eta hipoteka gastuen inguruko zehetasunak eman dizkigu Jose Luis Segura, Euskal kontsumitzaileen elkarteko kideak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170607_hizpidea_jlsegura.mp3 Deskargatu hemen.
Zisjordaniak mende erdi bat darama okupatuta, lurraldearen %60 bereganatua du jada Israelek. 1948ko maiatzaren 21ean Israelgo Estatua sortu eta biharamunean milaka palestinarrek etxea utzi behar izan zuten. Data hau gogora ekarri dugu Jon k. Billelabeitia historialariarekin. 1993ko Osloko Bake Akordioak inflexio puntua izan zen.Bi estatuen irtenbidea ezerezean utzi du kolonizazio […]
Gaurkoan I Fought the Law abestia dakarkizuegu, The Crickets taldeko Sonny Curtis-ek sortua, eta The Bobby Fuller Four taldearen 1966ko bertsio batek famatua. Geroago The Clash taldeak beste bertsio arrakastatsu bat egin zuen 1979an. “Legea borrokatu nuen eta legeak irabazi zuen” zioen doinuak, gurean euskarara 7 Eskale taldeak “Legea borrokatu […]
Saio honetan, hasteko, Mitski bezala ezaguna den Mitski Miyawaki, Kanadako Julie Doiron eta beste batzuk entzungo ditugu baina iberiar penintsulako musika dakarkizuegu gehienbat, Elle Belga (Jose Luis Garcia Manta Ray taldeko kide ohia eta bere bikotekide Fany Alvarezen proiektua), Nacho Vegasen disko zahar bat errekuperatuko dugu eta bertatik abesti pare […]
