Udal gobernuak duela aste batzuk aurkeztu zituen datorren urterako aurrekontuak. Yolanda Jubetoren ustez, behin eta berriro errepikatzen da akats berbera: aurrekontuak egiten dira auzoen eta jendearen beharrak kontuan hartu gabe. Yolandaren ustez bi elementu horiek ezinbestekoak dira, eta aurrekontuek partehartzaileak izan behar dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151123hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen
Irratsaio hau papererako eginda dago. Zehazki, 2015eko neguan eskura egongo den Pop Pilulak aldizkarirako. Baina zinema, irratia eta fanzineak nahastu egiten ditugu aspaldi. Honatx gure nahasmenaren aurrerapen bat. Eszenak, edo eszenak idazteko aitzakia, honako hauek izan dira: In the mood for love, Wong Kar Wai; Zinemagile boltxebike baten memoriak, Dziga […]
“Borroka nazionala uzteko gogoa daukagu, politika nazionala egiteko” dio CUPeko Antonio Baños parlamentari katalanak aste honetako Argiaren azalean, berari egin baitiote elkarrizketa nagusia, Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez. Panoraman beste bi artikulu ditugu: “Beirut Parisen: Zibilizazioen Gerra garaile” eta “D ereduaren epika“, Nafarroan irakaskuntza euskalduna ezartzeko borrokaz. Aste honetako Argian […]
Asteburu honetan Aiako Harrietan ARDITURRIKO TXONDORRA bisitatuko dugu. Ibilbidea egitera Erribera aldera joko dugu, Kaskante, Ablitas eta Tulebras herrietara hain zuzen. Errezeta ” hegaluzea”, Diskoa (Sorkun) eta Liburua (Pruden Gartziaren “Nafarroako auziaz”.) Eta betiko moduan asteburuko agenda mardula. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151121zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Nafarroako gobernu berria datorren urteko aurrekontuak ari da prestatzen, gobernuan dauden lau alderdien akordioaren baitan. Kontuan eduki behar da UPNren gobernuak azken hiru urteetan 2012ko aurrekontuak luzatu dituela eta, horregatik, eguneratu beharraren eta gobernu aldaketaren ondorioz, aldaketa nabariak espero dira bertan. Berri horrekin hasi da gaur Euskalerria irratiko Mikel Bujanda […]
Eneko Barberena ezohiko gai batekin hasi da gaurkoan, Adur Larreak berriki aurkeztutako Gabriel Arestiri buruzko komiki liburuarekin hain zuzen ere. Gero, Enekok zein Danelek Parisko gertakariak komentatu dituzte: kezkatuta daude biak, besteak beste, Frantziak hartutako neurri gogorrengatik. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151120hizpideadanelesarriugarteenekobarberena.mp3 Deskargatu hemen
Francisco Franco espainiar diktadorea 1975eko azaroaren 20an hil zen, ohean. Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformako kide Josu Ibargutxik kontestua aztertu du, eta berriaren eragin gazi-gozoa ere kontuan hartuta kartzelan zegoela. Mieltxo Monfortek, bestalde, haren heriotzak sortutako ilusioa aipatu du, orduko egoera azalduz. Bukatzeko, Josuk Frankismoaren krimenen aurkako kereila zertan den […]
Capítol 11: Al mal temps, bona música. Editorialean, iragan ostiraleko Pariseko gertakariak oroituko ditugu, arabiar munduaren egoera azaletik aztertuko dugu eta bortizkeria matxista pairatu duten emakumeei abestia dedikatuko diegu. Ondoren, Arrigorriagako Erein abesbatzako Alberto Ruiz de Azua izango dugu. Un café amb Clara García atalean Glaukoma talde tolosarra elkarrizketatuko dugu. […]
Sorkun etorri zaigu irratira bertara bere ziklomorphosiaz berba egiteko; orain arte egindakotik urrun, poroposamen berri batekin dator Aritz Luzuriaga, Juanma Urriza, Mikel Romero eta Fredi Pelaez atzean dituela: Ziklomorphosia (Srgntx koop., 2015). Dantza ta egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151119artayorran.mp3 Deskargatu hemen
Asian Dub Foundation aspaldi gurean ibili barik, Kafe Antzokian izan ditugu berriki. Hantxe Ane, bizi-bizi, gure moduan, musika ederrak dantzara eramanda, eta bertan lotu dogu hitzordua. Lagun bat, mundu bat. Gaur elkar ezagutzeko parada izan dugu, eta Aneren muinean sartuta dagoen gaia izan dugu mintzagai: arreta. Arreta, etengabeko ariketa, zertan […]
