Berriro dugu gaia mahagainean, Gipuzkoako Ezkio-Itsaso eta Nafarroako Deikaztelu batuko dituen goi tentsioko argindar linearena. Bere garaian hamalu mila alegazio aurkeztu ziren eta afektatutako udal guztiek linea horren aurkako jarrera agertu zuten. Orain, gaia berpiztu dute eta gainera, beste linea bat eraiki nahi dute Nafarroa eta Landak batzeko, Autopista elektrikorik […]
Izenburuak baino, egun hauetan, izenburua esan beharko genuke, Pariseko erasoek atentzio guztia bereganatu dutelako. Gaurkoan, Gorka Bereziartuak Hollanderen adierazpenak aztertu ditu: azken finean, Gorkaren ustez “askatasuna mugatuko digute askatasunaren izenean”. Idurre Eskisabel, bestalde, kezkatuta agertu da pentsalari batzuen azken egunotako adierazpenekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151117hizpideagorkabereziartuetaidurre.mp3 Deskargatu hemen
Getxoko Areetako Geltokia plzan izango dugu berriro Komiki Azoka, 14.ez. Ostiralean hasi eta igandera arte hainbat hitzaldi, mahai inguru, erakusketa eta 50 bat saltoki prestatu dituzte antolatzaileek, Jon Iñaki Artetxek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151118solasjoninakiartetxe.mp3 Deskargatu hemen
Pariseko atentatuen itzala luzea da eta Iparraldera heldu da: gaur, gai horrekin hasi da Pantxoa Hirigarai. Gero, Egoitz Urrutikoetxearen kasua kontatu du, eta bukatzeko, Hiri elkargo bakarraren inguruan udalak egiten ari diren eztabaida. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151117solaspantxoiriagarai.mp3 Deskargatu hemen
Duela gutxi, Errenteriako Udalak “Oroimen partekatu baterantz” txostena (PDF) atera du. Oroimen arloan gogoratu azken bolada honetan dauden desadostasunak: Errenterian, aldiz, udalan dauden talde guztiek sinatu dute aipatu txostena. Julen Mendoza alkateak esan digunez ” urte batzuk barru konturatuko gara txosten honen balioaz”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151113hizpideajulenmendoza.mp3 Deskargatu hemen.
Aste honi dagokion Argia astekaria aurkeztu digu Unai Brea erredaktoreak. Zenbaki honetan itxura berria, diseinu berria eta atalen antolaketa berria dakar, atal berriak eta kolaboratzaile berriak izango ditu beraz, aurrerantzean astekariak. Azalean Susan George altermundialista. Asteko gaia “Industria lantegiak ekaitzaren ostean” da, eta gero, Unai Brea erredakoreak Josemari Esparza eta […]
Jolas zerrenda: THE WAILERS: 1. MR. BROWN 2. PUT IT ON 3. HOW MANY TIMES 4. SUN IS SHINING 5. MELLOW MOOD 6. CHANCES ARE 7. WINGS OF A DOVE 8. HAMMER 9. TELL ME 10. TOUCH ME 11. TREAT ME RIGHT 12. SOUL REBEL 13. SHINEHEAD Jamaican In New […]
Gaurko POTTO saioan, Erlantz Ibargurengoitiak, Josu Zabalak eta Axier Goñik Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren akabuko final laurdena aztertu dute, Eskoriatzan jokatutakoa. Saio horretan Unai Agirre izan zen garaile, eta bertako bertsorik onenak dira entzungai; era berean, notiziak eta agenda-proposamena ERE bada. Azken buruko lez, Martín Aramendi bertso-epaileak txapelketan bertsoaren puntuazioa nola […]
Gaur Ane Monna, Oskola eta Karramarroi eskolarako bidean elkarrekin ze ondo pasatzen duten komentatzen egon dira batzutan oinez, besteetan autobusez eta behin batean motorraz. Zuek nola zoazte eskolara? https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151112gaurezdagoeskolarikhelikopteroaikastolan.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetako proposamen berezia….Udagoieneko Ostera. gero, asteburu honetan Enkarterri aldera joko dugu ibilbidea egitera, hain zuzen ere Karrantzara. Horretaz gain, sukaldean sartuta indabak prestatzeko era berezia, irakurtzeko Unai Elorriagaren “107 KIWI” , entzuteko Peiremans taldearen azken diskoa. Eta bukatzeko, asteburuko agenda oparoa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151114zeingou.mp3 Deskargatu hemen
