Bueltatu gara, Apolo gabe umezurtz, hala ere, baina bertso mundu honen berri emateko asmoz jarraituko dugu ikasturte berrian ere. Gipuzkoako bertsolari txapelketa abian jarri zen maiatza aldean, eta gure Potto irratsaioko lagunek ezin muzin egin Gipuzkoako bertsolarien jarduna kontatzeari. Saio honetan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak orain arteko final zortzirenak […]

Ikuspegik, EHU eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, EAEko etorkinen gastuak eta ekarpenak aztertu ditu. Datuek oso argi hitz egiten dute: krisi gogor honetan, ere, etorkinek gehiago ematen dute gastatzen dutena baino. Horrekin batera, Gorka Moreno Ikuspegiko zuzendariak beste ondorio batzuk aipatu ditu: etorkinek, populazioa mantentzeaz gain, gure gizartea gaztetzen dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151022hizpideasgorkamoreno.mp3

Gero eta entzunagoak ditugu TTIP edo CETA itunak, transnazionalek inposatu nahi dituztenak. Gaurkoan, Iratxe Arriolak berriro azaldu ditu bi itun horiek, gero zer suposatuko duten komentatzeko. Bukatzeko, mobilizazioak errealak direla frogatuzeko pasa den asteburuan Bruselan izandakoak kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151021iratxearriola.mp3  Deskargatu hemen

Lander Etxebarria zinegotziaren ustez, Bilboko udalak ez dauka inolako konpromisorik birziklapenarekin, eta frogatzeko adibide batzuk jarri ditu. Gero, OihuK okupazio feministaren egozte arriskua, Askapenako bost kideren aurkako epaiketa eta Artxandako funikularrak dituen segurtasun arazoak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151021landeretxebarria.mp3 Deskargatu hemen

Gaindegiak egin duen azken txostenean, besteak beste, datu hori agertzen da: Euskal Herriko 18 urteetako beherakoen %20 pobrezia edo bazterketa egoeran daude egun. Horrekin batera, Imanol Esnaolak beste datu batzuk komentatu ditu: dena den, datuok larriak badira ere, Europako Batasuneko batez bestekoaren azpitik gabiltza momentuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151021imanolesnaola.mp3  Deskargatu hemen