Atzo HIZPIDEA magazinaren aurkezpen ofiziala egin genuen Gasteizen, Hala Bediko lagunek antolatutako ekitaldian. Ederto hartu gintuzten gasteiztarrek Oihaneder euskararen etxean, Bilbo eta Gasteiz goizero, astelehenetik astelehenera lotzen dituen informazio saio honen aurkezpenean.
Durangoko hatsa gero eta sarkorragoa da eta lan berriz pilatu zaigu irratia; gaur, Peiremans, Eratu, Sorkun, Izaki Gardenak…. Binilo Tenpore atalean Niko Etxartekin batera 1983ra egin go dugu. Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151105artayorran.mp3 Deskargatu hemen
Urteak eman ditu unibertsitateari (EHU eta UEU, besteak beste) lotuta, eta orain hilabete batzuk askatzen hasi da Fernando Mijangos. Perretxikotan joateko eta baserrian ibiltzeko astitsuago eta askeago. Leioako kanpusa eraikitzen be ibili zen, gainera, behargin, irakasle hasi baino urte batzuk lehenago. Hura bai lan gogorra! Irakasle sartu (berrrogei urte inguru […]
Asteburu honetan “Jentilen etorrera” ospatuko dute Ataunen, eta bide batez, Ataungo San Martin eta San Gregorio auzoetatik ibilbidea egiteko aprobetxatuko dugu. Horrekin batera , betiko moduan, errezeta (tipula zopa), liburua (Pirritx eta Porrotxen bilduma berria), diskoa (Izaki Gardenak) eta bukatzeko agenda jorratuko ditugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151106zeingou.mp3 Deskargatu hemen.
Lur Malleak Prest aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu digu, urriari dagokiona. Bertan, elkarrizketa nagusia Boga garagardoa egiten duen Urtzi Ugalderi egin diote. Erreportajean San Inazioko Levante plazaren itxura berria aztertu dute, eta artikuluan duela gutxi aske geratu den Txente Askasibarrekin hitz egin dute. Literaturan Goizalde Landabasoren “Babeserako kopia” liburua jorratu dute, […]
Atzo, hauteskundeei begita, Mariano Rajoy UPNko Esparza jaunarekin bildu zen. Berri horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda, gero Nafarroako gobernuaren Erreforma fiskala komentatzeko. Hernando Mikelarenaren “Sin piedad” liburuaz ere hitz egin du, eta Agendan Iruñea kantuz eta Oskorriren despedidea aipatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151106hizpideabujanda.mp3 Deskargatu hemen
9. atala: Incerteses tardorenques. Editorialean aitortu dugu Halloween Castanyadari gailendu zaiola, UEFAk estelada jazartzen ari dela aipatu eta Kataluniako autodeterminazio prozesua nola dagoen aztertu dugu. Clarak kafea hartu du Itaca Band taldeko kideekin. El Calaix de l’absurd atalean barazkijaleekin ika-mikan ibili gara. El llegat del pastor txokoan, Kataluniako olerki ezagunenen […]
Ane Monna triste etorri da bere klasean berataz barre egiten dutelako. Oskola eta Karramarroi alaitzen saiatu dira. Lortuko al dute?? https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/151106gaurezdagoeskolariktulpantxikia.mp3 Deskargatu hemen
Aste honetan hain zuzen irratia.com sareko ekimenak 15 urte bete ditu. Euskal irratigintza digitalean egindako lehenengo urratsa 2000. urtean jarri zuten martxan, Internet bidezko zuzeneko lehendabiziko emisioak eginez. Urte hauetan, orduan ezezagunak egiten zitzaizkigun hitzak (streaming, podcast..) eta atzean dituzten kontzeptuak egunerokoak bihurtu zaizkigu. Jabi Zabalak gaur Gasteizen egingo den […]
Gaur ere, Pedro Elias Igartua disko sorta ederrarekin etorri zaigu. Lehen orduan, Shemekia Copeland, Allen Toussaint, Zura, Jean Mixel Bedaxagar, Don Covay, Wilson Pickett, RIP eta Burningen kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, Larregi, Mudboy + Neutrons, Van Morrison, Mose Allison, Slim Harpo eta Georgie Fameren kantak entzuteko parada izan dugu. […]
