Asteko gaia izan da Nafarroako Itun Ekonomikoaren aurkako erasoa, Madrildik etorria, nahiz eta Madrilgo gobernuaren azken adierazpenek egoera lasaitu. Gai horrekin hasi da Mikel Bujanda bere Nafarroako kronika. Euskalerria irratiko esatariak, ondoren, VolksWagen enpresak Landabenen duen plantaren egoitzaren inguruko albiste eta kezkak aipatu ditu eta, bukatzeko, lau izen propio aipatu ditu: […]

Aste honetako Argia astekariaren 2478. zenbakiaren azalean “Lurralde elkargoa: irmo jokatzeko garaia” irakurtzen dugu. Unai Brea erredaktoreak azaldu digunez, instituzioaren behar gorriaz dihardu Mikel Asurmendik asteko gai nagusia osatzeko idatzitako erreportajean. Erdiko Kaieran, Joxe Miel Bidador pastoral berria dugu, eta Termometroan “1936ko krimenak” Urbasan gertatutakoak, hain zuzen ere. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net […]

Capítol 5: Tocats del bolet. Basoan barneratu gara perretxiko bila. Editorialean perretxiko edo onddoa zer den azaldu eta basoaren osasunerako duen garrantzia ikusiko dugu. Zaletasuna ingurugiroaren babesarekin bateragarria bihurtzeko neurri batzuk proposatuko dizkizuegu. Basik esaera zahar eta aho-korapiloen inguruko atal berria estreinatu du, onddoen ingurukoak aipatuz. Antonio pottoki eta basoko […]

Borja Estankona kantariak bisita egin digu, “Ardatza” disko berria aurkezteko. Bera izan da gaurko protagonista Pedro Elias Igartuaren bi orduko programan. Tartekatuta, bestelako musika ere entzun dugu: Allen Tovissant, Cowboy Junkies, Robert Wyatt eta Jim Jamesena hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/1501008soinugelaestankona.mp3 Deskargatu hemen

TTIP itunaren aurkako euskal kanpaina, abian da. eta Europa osoan, ere, martxan dago. Ezkutuan negoziatzen ari diren Itun transatlantiko horren aurka euskal manifestua atera dute, eta Europan dagoeneko hiru miloi sinadura bildu dira. Larunbatean protesta jardunaldia egingo dute Europan, hainbat ekitaldirekin kontinenteko toki askotan, TTIPren kontrako ekimeneko Igor Merak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151008hizpideaigormera.mp3 Deskargatu […]

Andrea Lago neskato galiziarraren kasuak mahaigainean jarri du heriotza duinaren inguruko eztabaida, hedabideetan bederen. Josu Larrinagaren ustez eztabaida zabaldu behar da gizartera, aurreiritzi erlijiosoei eta beste batzuei aurre egiten. Egun hauetan, Gasteizko Legebiltzarrean ari dira gai horretaz eztabaidatzen, Josuk kontatu digunez. https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151006sosularrinaga.mp3