Bihar, Sant Jordi egunez liburuak, musika eta Katalunia bilduko dituen egitaraua prestatu dute gurean bizi diren katalanen bi kolektibok, Zenbat Gararen laguntzaz. Batetik Casal Bilbao eta bestetik Jaia eta Xerinola dira bi talde horiek. Euren burua aurkeztu dute gure mikrofonoetan, eta biharko egitarauari buruzko xehetasunak eman dizkigute. Hurrenez hurren, Jaia […]
Asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz. Gaur, Sant Jordi eguneko egitarauaren aurkezpena eta Joxe Manuel Odriozolaren hitzaldia izango dugu. Bihar, XIII. Gazte Musika topaketak, Mikel Urdangarinen hitzaldi musikatua, eta John The Conqueror-en kontzertua. Ostegunean Sant Jordi festa, Sorkun eta DJ Pata, eta beste kontzertu bat. Ostiralean Itoiz gaua […]
Pasa den asteko ostiralean Etxalde mugimenduak agerraldia egin zuen Astigarragako Petritegi sagardotegian, “Babestu ditzagun bertoko elikagaiak” manifestua aurkezteko. Bertan, Ipar zein Hego Euskal Herriko hainbat laborarirekin batera, beste lagun asko egon ziren. Manifestuan, Elikadura burujabetza eta nekazaritza iraunkorra eskatzen ditu Etxaldek, Xarles iturbe EHNE-Bizkaia sindikatuko kideak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150421solasxarlesiturbe.mp3 Deskargatu […]
Gaur hasita, aste honetan Bilboko Kafe Antzokian XIII. Gazte Musika Topaketak izango dira, Kurkuluxetan umeguneak antolatutakoak. Helburua gazteen musikarekiko zaletasuna bultzatzea da, eta “saria” – topaketak dira, ez lehiaketa- Kafe Antzokiko oholtzaren gainean aritzea, Koldo Zelestinok esan digunaren arabera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420solaskoldozelestino.mp3 Deskargatu hemen
Bilbon, Iruñean, Baionan, Donostian… Pasa den larunbatean milaka lagun atera ziren kalera Merkataritza eta Inbertsio Itun Transatlantikoaren aurka. Gaurkoan, Iñaki Barcenak TTIPez hitz egin du: zer den, nola egiten ari diren, zer suposatuko duen, zergatik mobilizatu beharrean gauden… https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420inakibarzenas.mp3 Deskargatu hemen
Martxoan izan zen Bilbon PANNAGHen aurkako epaiketa eta afera ez da bukatu, absoluzioa eman zuen sententziaren kontra fiskalak helegitea jarri duelako. PANNAGHen aurkako epaiketan fiskalak eskatutako zigorrak gogorrak ziren, droga trafikoa leporatuta. Martin Barriusok azaldu duenez, epaiketan argi geratu da elkarte horren xedea eta eguneroko lana, eta horrexegatik, bost akusatuak […]
Legealdi honi dagokion azken udalbatzarra hilaren 30ean egingo dute Barakaldon. Gotzon Hermosillak kontatu digunez, bertan, besteak beste, EH Bilduren proposamena eztabaidatuko dute: udal horrek Francori 1950ean emandako domina kentzea alegia. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150420solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Karramarroik hankaz gora jolasteagatik bronka jaso du bere amarengandik. Oskolak eta Ane Monnak lagunduko diote lasaitzen ipuin bat kontatzen. Zatoz enzutera! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/150416gaurezdagoeskolariklehoiaetakilkerra.mp3 Deskargatu hemen
Haurrek Udaberri Jaia izango dute Kafe Antzokian igandean. 17:00etan izango da, Zaparrada konpartsak eta Kurkuluxetan umeguneak antolatuta. Piraten festa egingo dute ume eta gurasoekin, eta horretarako tailerrak, “Maddi Pirata” antzezlana eta txokolate-jana prestatuko dituzte, Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150417solasritakoldo.mp3 Deskargatu hemen
Bai, badakizue nora, ezta? Bada ez Santa Maña egunian, baizik eta larunbata honetan bertaratzeko gomita luzatu digute Agus, Apo, Agur eta Iosuk, bertan “Euskaraz Bizi Eguna” ren seigarren edizioa burutuko baita; eta horren aitzakiara, ibilbidea ere Legutio eta Otxandio artekoa dugu gaurkoan; makallaua patata eta piper saltsarekin nola prestatu eta […]
