Pasa den asteburuan berriro eraso sexista izan zen Bilbon: gizon batek emakume bat erasotu eta bortxatu egin zuen Errekalde zumarkalean. Gaur elkarretaratzea egingo dute erasoa gaitzesteko Arriagan. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak Martxoak 8, Artigas- Arraiz mendi inguruko zikinkeria, Larunbateab BEC-en Bilduk egingo duen ekitaldia, eta bere hautagaitzaren Auzo programa […]
Alvaro Hilario kazetariak bi gai jorratun ditu gaurkoan. Alde batetik, bihartik aurrera Bilboko leku batzuetan izango den “Grito de mujer” poesia eta arte Jaialdia. Bestetik, ostegun honetan Itziarren semeak taldeak Bilboko Kafe Antzokian joko du eta Alvarok berak elkarrizketatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150305solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltz aste honetakoekin hasi da: gaur Kafe Solasak eta Urbeltzen Dantza Ganbara. Bihar Itziarren semeak eta ON, etzi Los Enemigos eta Stereorocks (2), eta larunbatean Arrosa Sareko Jardunaldiak egunnean zehar eta gauean kontzertua Anestesia eta Osso taldeekin. Datorren astean musika gehiago (Marc Lanegan, Fink, […]
Datorren larunbatean, martxoaren 7an, Arrosa irrati sarearen IV. topaketa jardunaldia izango da Bilboko Kafe Antzokian. Egun 25 irrati txiki eta ertain ari dira elkarlanean Arrosa Sarean, euskaraz. Larunbatean, goizeko 10etan hasita, tailerrak izango dira, mahai-ingurua, bazkaria, tailer gehiago arratsaldean… Eta gauean kontzertua Anestesia eta Osso taldeekin, Jon Aranburu Arrosako koordinatzaileak […]
Luis Guridi ekonomilariak eman digu EBZren asmoen berri. Draghi plana: diru mordoa datorren urteko irailera bitartean hilero inbertitzea zorra erosteko. Gero, estatuek diru hori bueltatu behar diote interes txikiarekin, eta diru horren bidez ekonomia erreala bultzatu nahi dute. Horrekin batera, Guridik Kutxabanken gertatzen ari diren aldaketak aztertu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150304solasguridi.mp3 Deskargatu […]
Azkenean heldu da: euskarazko aldizkari satirikoa, hilabetekaria. Atzean, besteak beste, Asisko Urmeneta, Marko, Zaldi Eroa, Adur Larrea, Jon Fano…. Dagoeneko bi zenbaki atera dituzte, interneten, eta Jon Iñaki Artetxek esan digunez, luze iraun dezala! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150304solasjoniartetxe.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150304solasjosumuniosguren.mp3 Deskargatu hemen
Esnatu, kanpalariok! Ez ahantzi botak! Hotz dago gaur Hotz egoten da beti! Miamin al gaude? Ez dut uste! Meteorologia zerbitzuak elur-ekaitza igarri du! Baina bada gauza zirraragarriagorik! Hotza! Bereziki hotza! Denon ahotan dagoen galdera Aho zimur eta urdinduetan… Etorriko al da Phil bere itzalari begiratzera? Punsutawney Phil! Bai, animalien lagunok! […]
Gaur da eguna eta goizetik ari dira hainbat ekitaldi desberdin egiten, 1976an gertatu zena gogoratzeko eta justizia eskatzeko. Horrez gain, Asier Garcia kazetariak Garoñaren aurkako manifestazioa, Arabako Aldundiaren “Zero tolerantzia” kanpaina, Arabako Bertsolari Txapelketa, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150303solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen
Otsailaren amaieran egin zuten, Via Campesinak eta beste batzuek antolatuta. Bertan hirurehun bat nekazari, arrantzale, artzain, kontsumitzaile, GKE.. bildu ziren Agroekologiaz hitz egiteko. Eta bertan, elkarteen arteko harremanak sendotu zituztela esan digu EHNEko Sonia Ingunzak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150303solassoniaigunza.mp3 Deskargatu hemen
