Kafe Antzokiaren 20. urteurrenaren harira, harribitxiak ateratzen hasi dira Done Bikendiko gordailuetatik, eta bideo-pilula labur edo harribitxi formarekin ikusten hasi gara Kafe Antzokiaren blogean. Aurten 20 urte beteko ditu Bilboko euskal kultura gune honek, eta, hastapenetako garaietatik abiatuta, hasi gara ale historiko horiek agertzen, webgunean eta Youtube kanalean.  Momentuz Anje […]

1

Gaurko 11 ispilu bertsio saioan David Bowieren “Starman” kantu ezagunaren bost bertsio entzungo ditugu: Jimena López Chaplin, Culture Club eta Seu Jorgerena besteak beste. Starman kantua 1972an argitaratu zuen Bowiek single moduan, eta ondoren The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars izeneko bilduman sartu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/11ispilu/150309hamaikaispilustarman.mp3 […]

Asteburuan izandakoari errepaso laburra egin ondoren, Kafe Antzokiko programatzaile Mikel Urbeltz aste honetakoekin hasi da: gaur Kantagunea, bihar Marc Lanegan Band, ostegunean Duke Robillard Band, ostiralean Fink, Steroorocks… Larunbatean Maika Makovski, eta igandean Ray Fernandez. Datorren astean, San Patrizio eguna, Zine Txokoa eta kontzertu batzuk izango dira. Informazio gehiago Kafe […]

Martxoan agertu da Kurkuluxetan aldizkariaren 7. zenbakia. Haurrentzat eta haurren munduaren inguruan dabilen jende ororentzat da aldizkari hau, eta zenbaki horretan, Koldo Zelestinok kontatu digunez, Diskofesta, Piraten festa, Haur eta Gazte Antzerki eta Musika Topaketak, Antzezlanak eta gehiago jorratu dituzte, guztiak datorren udaberrian egiteko. Informazio gehiago kurkuluxetan.org gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150310solaskoldozelestino.mp3  Deskargatu […]

Gaurko saioan Izaro Andres Mallabiako kantariarekin egon gara. Aste honetan Gernikako Lekuek jaialdian eta Bilboko kafe antzokian izango da bere kantuak aurkezten. Sarean Paradise kantua zintzilikatu eta fenomeno bihurtu da Izaroren kanta, ordutik kantariak bere ametsak betetzen dihardu. Musikaz eta bere ibilbideaz aritu gara. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/150309piperpolisizaroandrespod2(1).mp3  saiaoa entzuteko klikatu hemen.  

Otsailari dagokion Deustualdeko Prest! aldizkariaren zenbaki berria aztertu dugu Lur Mallea kazetariaren laguntzarekin. Azalean Iñaki Garcinuño, Bizkaiko patronala biltzen duen CEBEK elkartearen lehendakaria. Erreportajean Kukutza Gaztetxea jorratu dute, eta “Barkua bete berban” hastear diren Deustuko jaiak. Horietaz gain, “Behin Batean”, “Gureak kanpoan”, Inkesta edo “Yolanda Gonzalez gogoan” artikulua aipatu ditugu. […]

Otsailean Bilboko Hika Ateneoan izandako hitzordurik garrantzitsuenei errepasoa egin ondoren, Jabi Blazquezek martxoan hainbat ekitaldi prestatu dituztela esan digu: mahai-ingurua, garagardo-dastaketa, musika, argazki-erakusketa… Apirilerako ideia berriren bat indarrean jartzeko asmoa dutela gaineratu du Jabik elkarrizketa honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150309solasjabiblazkez.mp3 Deskargatu hemen

Atzo partidurik ez, Udalak (PSEren gobernupean) ekitaldi berezia egin zuelako Espainiako hainbat herrialdetako ordezkaritza duten etxe erregionalekin. Gotzon Hermosillak kontatu digunez, afera zera da: Udalak ordaindu zuela eta, udal hauteskundeak hurbil egonik, erabilera horrek gainontzeko alderdien kexua eragin duela, kontutan hartuta Barakaldoko PSEko zerrendan ordezkaritza horietako hainbat lagun agertzen direla. […]