(Celosamente Gordea saioarekin konfabulatutako saioa. Ikus HEMEN saio honen ahizpa guapa). Zinemak izan behar du: 1.- Zinemak istorio bat kontatu behar du, ezpada istorio asko kontatzen dituela edo bat bera ere ez. 2.- Zinema soinu eta irudia da, eta haien muntaketa. Hiru elementuetako bat falta ez bada. Orduan ere, zinema […]
Egunak emandakoaren errepasoa egin eta Arrosa Sarearen IV. topaketa-jardunaldiko partaide eta protagonistei lekua egin diegu, uhinetan, geure esparruan. Gaurko hitzaldi, mahai inguru zein tailerren emaileen hitzei lekua egin diegu, baita Bilboko Kafe Antzokiari, goizeko saioetarako gelak eta irratsaiorako estudioa prestatu diguten Bilbo Hiria irratiko anfitrioiei ere. Sarearen sorrerara begira jarri […]
Igandean ospatuko duten Martxoak 8 dela eta, Ana Perezek aurtengo aldarrikapenen berri eman digu gaurko “Ibaizabal” saioaren atal honetan, Susana Gardeazabalen gidaritzapean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/emakumeaknonahi/150306emakumeaknonahi.mp3 Deskargatu hemen
Bada, zenbait proposamen berri bezain interesgarri ekarri dizkigute Agur, Agus, Iosu eta Apolok. Gure inguruan gutxi ezagutzen den Lagran herrixkatik gora dagoen Kantabria mendilerro alderako ibilbidearekin batera, barazki menestra nola prestatu zehatz azaldu digute; halaber larunbatean Bilbon Arrosa irrati sarekoek eginen dituzten IV. jardunaldiei buruzko nondik norakoak…eta gauerako K. Antzokian […]
Ane Monna, Oskola eta Karramarroiren eskolara ikasle kanpotar bat etorri da eta jendeak ez du berarekin egon nahi. Oskolak idei polit bat eduki du bere urtebetetzean jai sorpresa bat emotea! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/150307gaurezdagoserafinsatorra.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokiona eta azalean Melike Yasar emakume kurdua. Pertsonaia Miguel Zugaza da, eta Erdiko Kaieran Bilboko Lauaxeta eta Kirikiño liburutegiak ditugu, Temometroan “Euskara Baxenabarren” eta bukatzeko Unai Brea erredaktoreak berria den “Txanponaren beste aldeak” saileko “Ekonomia sozialeko esperientziak” komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150306solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Jakin gabe datozen orduek zer ekarriko duten, Iruñeako Osasuna taldearen egoera gero eta korapilatsuagoa da: atzo hiru lagun atxilotu zituzten, eta atzean iruzurrak, ustelkeria… Horrez gain, Mikel Bujandak Faurecia lantegiaren egoera, Iruñerriko agerkari digital berria, eta Nafarroa Garaiko Bertsolari Txapelketa komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150306solasbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Galtzagorri elkarteak Maria Goikoak batbirulau izeneko aplikazio berria sortu du sakelako Android eta iOs smartphone telefonoetan erabiltzeko, Anjel lertxundi eta Antton Olariagaren “Bat, bi, hiru, lau” liburuan oinarrituta. Gero, Jabi Asurmendik Umap Iturriak, eta CodeSyntax enpresak sortutako Mugikaria euskarazko albiste aplikazio berria komentatu ditu. Bukatzeko, Google-n aldaketak gertatzen ari direla […]
… prest Arabako Txapelketaren harira Zigoitian jokatutako azken aurreko final erdiko saioan parte hartu zuten bertsolariak! Gaurko POTTO emanaldian, ariketa ezberdin komentatuak entzuteko aukera daukazu entzule. Jakina: agenda eta bestelako zenbait berezitasunei ere erreparatu diete Erlantzek, Iosuk eta Apolok. Biba bertsoa! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150304potto.mp3 Deskargatu hemen
Larunbatean, hilak 7, Lokarriren agur ekitaldia izango da Bilboko Campos Eliseos antzokian. Lokarriren historia azaltzeko 1991eko Elkarri ekimenaren sorrerarekin hasi behar dugu; gero sortu zen hortik Lokarri, Akordioaren eta Kontsultaren aldeko mugimendua. Lokarriko kide Maialen Lizarraldek azken bederatzi urteko ibilbidea, helburuak eta agurraren zergatiak azaldu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150305maialenlizarralde.mp3 Deskargatu hemen
